sábado, 28 de agosto de 2010

Claire Haran'ek Baionako Hôtel des Basques eman dio Seaskari

Le Journal du Pays Basque
Sud Ouest
Claire Haran, Baionako Euskaldunen Hotelaren jabeak, Seaskari eman dio Saint-André plazan dagoen lau solairutako eraikina. Haranek 87 urte ditu eta ez du seme-alabarik. Bere gurasoek 1956an sortu zuten hotela eta bertan euskal giroa bizi izan zuen Haranek. Hasieran eraikina saltzekotan zen, baina azkenean Seaskari ematea erabaki du, irakaskuntza eta euskararen defentsarako erabiltzeko baldintzarekin: “Badakit pertsona serioak direla, ideia batzuen alde borrokan ari dira, eta nire ideiekin bat egiten dute”, esan du Claire Haranek. Era berean, eraikinak Hôtel des Basques ikurra mantentzea eskatu die emaileak. Kontratua duela aste batzuk sinatu zuten notario aurrean eta Seaskako arduradunek urtebeteko epea dute eraikinaren erabilera zehatza zein izango den erabakitzeko, orduan iraungitzen baita hotelaren egungo alokairu kontratua. Lehen aldia da Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak higiezinen dohaintza bat jasotzen duela; Paskal Indo lehendakariaren esanetan “benetan harriturik gaude keinu horrekin, Seaskaren erakus-leiho handi bat izango da Baiona erdian”.

Argia.com'etik hartua

sábado, 14 de agosto de 2010

Zarautzko mitinerako afari txartelak

Urtero legez aurten ere abuztuaren azken ostiralean Euzko Alderdi Jeltzaleak bere ekitaldi politikoa egingo du Zarautzko Foruen enparantzan.
Mitinari arratsaldeko 19:30tan emango zaio hasiera eta bertan Joakin Landa Zarautzko Euzko Alderdi Jeltzaleko presidentea, Joseba Egibar Gipuzkoako Presidentea eta Iñigo Urkullu Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak izango dira hizlariak.

Ondoren Zarautzko Euzko Alderdi Jeltzaleko kideek bertako Batzokian kriston afaria eskeiniko digute
Langostino entsalada
Mouse
Sagar Foei
Solomilloa
Tarta
Akeita


Izen ematea

Zarautzko Batzokia 943.13.41.01 edo 615.78.17.36


GBBn 943.11.88.88.

Bertan ikusiko geralakoan

GORA EUZKO ALDERDI JELTZALEA



P.D. Datorren urteko Abuztuko ekitaldian, zarautzko alkatea IMANOL LASA, 25 urte eta gero Alkate JELTZALEA (1986 /2011)

EKIN GOGOR LANARI!!!

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com