viernes, 27 de abril de 2012

AURTEN ERE ...IRITSI DIRA SANTA KRUTZAK


Apirilaren 27tik maiatzaren 3ra jaia nagusi izango da Andoaingo herrigunean. Horra egitaraua, egunez egun:
Apirilak 27, ostirala. Jaien hasiera, txupinazoa
  • 19:30 Basteron hasita koadrilen jaitsiera, gora kaletxiki txaranga eta erraldoi eta buruahandikak lagunduta, ondoren zubi-aurre etxean jaien hasierako suziria eta ezuste olinpikoa.
  • 19:30 Txosnen irekiera.
  • 20:00 Santa Krutz ermitan Alberto Agirre abesbatza eta Andoaingo txistulariak.
  • 22:30 Zumeatarra elkartearen danborrada.
  • 23:00 Berbena Bekoplazan: Gugaz, Egurra eta kitto.

Apirilak 28, larunbata
  • 9:30 Dultzaineroekin diana.
  • 9:30 Haurrentzako arrantza lehiaketa espigoian.
  • 12:00 Kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria Kilometroak gunean, garagardo festa egunean zehar.
  • 12:30 Bastero hasita Soinuak musika eskolaren eta Azelain balletaren kalejira.
  • 17:00 Erreka jaitsiera Bekoplazan.
  • 17:30 Bizikleta festa Zumean plazan.
  • 19:00 Sardin jatea Zumea kalean.
  • 19:00 Txosnatan pintxo potea eta animazioa.
  • 22:30 Peña Santa Krutz elkartearen danborrada.
  • 23:00 Ingoaldeu eta Gozo-gozo taldeekin berbena.

Apirilak 29, igandea
  • 9:30 Andoaingo eta Iruñeako dultzaineroekin diana
  • 12:00 Urki dantza taldearen emanaldia Zumea plazan. aurretik kalejira egingo dute.
  • 12:30 Kamioi Baby band kalean zehar.
  • 13:00 Zumea plazan V. Klarinete topaketa. aurretik kalejira egingo dute Basteron hasita.
  • 14:30 Kale nagusian auzo bazkaria. Bakoitzak berea eraman behar du. Aurretik eta ondoren La Jodedera taldea.
  • 18:00 Sagardo lehiaketa Zumea plazan. XXXI. edizioa.
  • 18:00 Talogileak Zumea plazan Basataloak taldearekin.
  • 18:00 Trikitilariak Zumea plazan.
  • 22:00 Kilometroak gunean, bakarrizketa saioak.
  • 22:00 Bekoplazan kontzertua: Inoren Ero Ni, Muturbeltz, Kraussk eta Cant Explain.
Apirilak 30, astelehena. Koadrilen eguna
  • 11:00 Bekoplazan hasita koadrilen kalejira eta jokoak, Incansables txarangak alaituta.
  • 14:30 Bekoplazan koadrilen bazkaria.
  • 17:30 Koadrilen kalejira Incansables txarangarekin.
  • 20:30 Koadrillen karaokea txosnatan.
  • 22:30 Bekoplazan berbena: Besteikpe, 3gabe2.

Maiatzak 1, asteartea
  • 9:30 Dultzaineroekin diana.
  • 10:30 Zumea plazan, XXXIII kros herrikoia Bixente Huizi oroigarria.
  • 11:30 Haur krosa Zumea plazan.
  • 12:00 Bakailao txapelketa Kale Nagusian.
  • 12:30 Txirrindulari lasterketa Leizaur parkean.
  • 13:00 Andoaingo bandaren kontzertua kale nagusian.
  • 16:00 Margoketa eta eskulan tailerra Kilometroak gunean.
  • 17:30 Zumea plazan Irrien Lagunak Kluba, “Kultura plazara” ikuskizunarekin.
  • 18:30 Bekoplazan hasita herri danborrada.
Maiatzak 2, asteazkena
  • 16:00 Haur pregoia festa ikasleekin.
  • 16:30 Txokolatada Zumea plazan.
  • 17:00 Judo eta karate erakustaldia Zumea plazan.
  • 17:30 Kale hezitzaileen eskutik jolasak.
  • 17:30 Puzgarriak Zumea plazan.
  • 18:30 Basteron hasita buruhandi eta erraldoien konpartsa.
  • 18:30 Koadrilen arteko tortilla txapelketa, txosnatan.

Maiatzak 3, osteguna. Santa Krutz eguna
  • 10:00 Diana dultzaineroekin.
  • 10:30 Ikurriñaren jaitsiera eskopeteroak lagunduta.
  • 11:00 Meza santua Santa Krutz parrokian.
  • 11:30 Ezpatadantza, agintariei harrera. ondoren Brokel dantzak.
  • 12:00 Espigoian txakoli dastaketa.
  • 12:00 Trikitilariak.
  • 17:00 Izartxo taldearekin jolasak Zumea plazan.
  • 18:00 Bekoplazan hasita bertso eta dantza ibiltariak.
  • 20:00 Jaien amaiera.

sábado, 21 de abril de 2012

IRUDI BERRIA

 GURE IRUDI BERRIA, BETIKO ALDERDIA

GARAI BERRIETAN

 
"Norbera aldatzea da, mundua aldatzeko giltza" Socrates
 
GORA EUSKO ALDERDI JELTZALEA !!!
GORA EUSKADI ASKATUTA !!!

viernes, 20 de abril de 2012

GBBk 104 URTE

 

ABERRIAREN ALDEKO AGIRIA , GBBk 104 URTE
1995eko uztailaren 31ean, Eusko Alderdi Jeltzaleak bere mendeurrena ospatu zuen. Erakunde bezala sortu zenetik, ia 13 urte pasa ondoren, eratu zen Gipuzkoako Alderdiaren Erakundea, eta gaurko egunez aukeratu zen lehen Gipuzko Buru Batzarra orain 104 urte.
Gaurko honetan, mendeurreneko adierazpena geurea egiten dugu eta gure hitz-ematea eta zina berretsi nahi dugu.Gure aurrekoek, garai zail eta larrietan jorratutako ibilbideak, gure herriaren etorkizunari begira, konpromisoan oinarrituriko lekukotasuna eskainiaz.

Aberriaren aldeko agiria

Euskal Herriko seme-alabok: Gizakiaren lehen aztarnak agertzen diren baino lehenagotik Europako bide-gurutze honetan bizi eta lan egiten duen herri honetako seme-alaba garenok, gaur XXI. mendearen hasera honetan, hauxe adierazten dugu, askatasunez eta irmotasunez:

1. Euzkadi da gure Aberria.
2. Zazpi lurraldeetako euskaldunok herri bakarra osatzen dugu, jatorriz eta borondatez. Bere buruaren jabe den herria da gurea eta ez dugu beste soberaniarik ez aitortzen, ez onartzen.
3. Euskara da gure herriaren hizkuntza. Euskara berreskuratzea eta hedatzea baino aurreragoko lanik ez da gutako inorentzat.
4. Askatasuna eta justizia dira gure elkarbizitzaren oinarri. Ez dugu inoiz inoren larderiarik edo morroi izaterik onartuko, gure aurrekoek inoiz onartu ez zuten bezala.
5. Inor ez da inor baino gehiago eta begirunea zor diogu elkarri bakoitzaren ideia, erabaki eta ekintzetan. Onartzen dugun diskriminazio bakarra jaiotzaz edo eta eratorriz balio gutxituen aldekoa da. Gure gizartearen giza neurria gure arteko ahulenek edo gaitasun gutxien dutenek jasotzen duten begiruneak erakusten du, batez ere.
6. Herri bat ez da beste bat baino gehiago .Arrazakeriaren aurka gaude. Herri bat beste batek zapaltzearen aurka. Gure herriak edo edozein herrik du bere borondate, izaera eta balioen arabera izan eta bizitzeko eskubidea.
7. Ezerk ez du guretzat indarkeriaren erabilera zuritzen. Armen indarrez gure herria erasotzen duenarengandik defenditzeko beharrak bakarrik.
8. Gure ingurune, gure herri, gure mendi, gure soro, belardi, ibai, baso edo kaleak berreskuratu eta zaintzea ere lehentasunezkoa da guretzat.
9. Senidetzat hartzen dugu gure herriaren etorkizuna gurekin batera egin eta bizi nahi duen guztia, nonahitik etorria delarik ere.

ZIN EGITEN DUGU, zintzo eta leial eutsiko diogula Euskal Herriaren bizi-nahiari, Aberriaren interesen gainetik norberarenak inoiz jarri gabe. Batu ere, arriskuan sentitzen den Aberri bereko kide izateak batu izan baikaitu eta batzen gaitu orain ere gu guztiok; ikasiak edo ez ikasiak; profesionalak edo industriako, nekazaritzako eta itsasoko langileak; dendariak, funtzionarioak edo ertzainak; gizonak eta emakumeak; zaharrak eta gazteak.

Heziketan, erlijioan, ideologian, bizimodu mailan, gizarteko graduetan gure artean egon daitezkeen aldeak alde, ba da zerbait guztiok batzen gaituena, euskaldun garenez; gure herria eta gure hizkuntza gordetzeko eta indartzeko dugun grina eta gogoa; halako aldaketa historikoak ematen ari diren momentu honetan herri hau arnas berritu nahia.

Hau da gure zina. Ongi ohartuak gaude hori betetzea zenbat odol isurtze, atzerriratze eta espetxe kosta zitzaien gure aurrekoei. Hitza ematen dugu guk ere berdin beteko dugula, gutako bakoitzaren miseriak eta denboraren gorabeherak gaindituz.

GORA EUSKADI ASKATUTA!

sábado, 14 de abril de 2012

GAZTETXOEN UDALEKUAK BASTIDAN



Gaztetxoen Udalekuak 2012, Bastidan!

Gainean dugu berriro ere udara. 
Gipuzkoako Gaztetxoen elkartetik udalekuak antolatu dituzte aurten ere uztailerako.
Aurtengoan ere Arabar Errioxako Bastida herria aukeratu dute udalekuak ospatzeko eta bertako ikastola berrian elkartuko dira horretarako.
Ikastola herrigunean dago kokaturik, futbol-zelaia, frontoia eta igerilekua ditu ondoan. Eraikuntza bertan daude kokaturik jangela, gimnasioa eta beste hainbat
zerbitzu ere.
Udara euskal giroan pasatzeko aukera ezin hobea proposatzen digute
Txandak Adinaren arabera banatutako bi txanda izango dira.

1. txanda: 7 eta 11 urte bitartekoak Uztailaren 1etik 10era
2. txanda: 12 eta 15 urte bitartekoak Uztailaren 11tik 20ra
 
Prezioa: 300 euro, 275 euro etxeko bi haur badoaz, 250 euro etxeko hiru haur badoaz.

Izen ematea:
 
Izen emate orria bete eta ondorengo helbidera bidali apirilaren 20a baino lehen:
Gipuzku Buru Batzarra (Ainhoa Etxeberria)
Pinu bidea 20
20009 Donostia
Oharra: Eskaera guztiak jasotakoan, onartuak izan diren haur guztiei eskutitz bana bidaliko zaie datu guztiak eskatuz eta informazio zabalagoa eta zehaztasunak emanez.
Dauden plaza kopurua baino eskaera gehiago jasotzen badira, ZOZKETA egingo dute.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 943.118.888 zenbakira

miércoles, 4 de abril de 2012

ABERRI EGUNA 2012 Ikurriña leihoan, balkoiean... eta SAREAN!



Ikurriña leihoan, balkoiean... eta SAREAN! (Ikurriña profil irudi bezala jarri)
Abertzaleok harro daramatzagu urteko egun guztietan gure Herriaren koloreak; harro sentitzen gara euskal herritar izateaz; harro esaten dugu "gu euskaldunak gara!". Zentzu horretan, egun berezia izaten da gu guztiontzat Aberri eguna (aurten, apirilak 8).
Egun horretan, ohikoa izaten da leihoan edota balkoiean gure Ikurriña jartzea, baina aurten haratago joan behar dugu: abertzale guztiok Sarea geure egin behar dugu, profil irudietan Ikurriña bat jarriz. Erakuts diezaiogun munduari hemen herri bat dagoela, geure etorkizuna bakean erabaki nahi dugula eta horrela pentsatzen dugun asko garela. Guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da, Sarea (blogger,Tuenti, Facebook, Twitter...) kolore zuri-berde-gorriz kolorezta dezagun.
Zenbat eta jende gehiago batu, orduan eta hobeto! Zabaldu deialdi hau sare sozialen eta zure e-mail kontaktuen bidez. Tuentin, jadanik, 3000 pertsona batu gara.

 IZAN ZIRELAKO GARA 
GARELAKO IZANGO DIRA.
GORA EUSKADI ASKATUTA !!! 

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com