
miércoles, 4 de abril de 2012
ABERRI EGUNA 2012 Ikurriña leihoan, balkoiean... eta SAREAN!

jueves, 21 de abril de 2011
EUSKADIREN GARAIA , 2011ko ABERRI EGUNEKO EUZKO ALDERDI JELTZALEAREN AGIRIA
Euskadiren Garaia da.
2011ko Aberri Eguna.
“Une eder hauetan, inoiz baino indar handiagoz sentitzen dugu aberriaren ideala, inoiz baino irmoago gaude gure dotrinarekiko eta seguru gaude ez dela giza botererik egongo, horren kontra egiteko gaitasuna izango duena; Aberria sutan dago bere maitasunean, eta zabaltzen duen berotasuna eta txinpartak mundu osoan sentitzen dira, indar biziz askatasuna desiratzen duen herri bizi eta zintzoa dela erakutsirik” (José Antonio Agirre. 1932ko Aberri Eguna ).
1932 urtean Euzko Alderdi Jeltzaleak bere lehen Aberri Eguna ospatu zuen. Euskal Aberriaren lehen eguna. 80 urte geroago, egunetik egunerako lanaren ondorioz,Euskadi inoiz baino aberri sendoagoa da. 80 urte geroago aldarrikatzen dugu nortasun propioa duen herria garela. 1895 urte hartan Sabino Aranak Euskotarren Aberria Euskadi da esan zuenean, itxaropen eta garapenerako bidea ireki bazuen, gaur, mende bete geroago, inoiz baino sendoago aldarrikatu nahi dugu Herri bat garela. Munduko zaharrenetako bat. Eta hemen eta orain berretsi nahi dugu euskal hiritarroi dagokigula gure oraina eta gure geroa erabakitzea.
2011 urte honetan, une latzak bizi ditugu. Oraindik, beren osotasunean antzematen ez ditugun aldaketek astindutako mundua da, denoi eragiten diguten mehatxu globalak daude, baina itxaropen iturri ere badira euskal hiritarrontzat eta demokrazia eta justiziazko esparruan bizi nahi duten hainbat milioi pertsonentzat.
Mundu osoan dira aldaketa uneak. Eta, aldaketa garaia ere bada Euskadin. Zailtasun uneak, baina aldi berean, itxaropen uneak ere. Eta hau guztia, inolako aurrekaririk izan ez duen krisialdi ekonomiko globalaren erdian gertatzen ari da.
Egoera honetan, Euskadi ez da irla bat. Azken 30 urteotan gure gizarteak izan dituen erronkarik nagusienez gain- bake eta normalizazioa autogobernuaren garapenerako bizikidetzan-erronka berria dago:krisialdi ekonomikoa. Eta, hau guztia, EAE Euskadin eguneroko derrigorretan guztiz ez-eraginkorra den Eusko Jaurlaritza paralizatu batekin. Orain arte , bere lidergo sozial,politiko eta ekonomikoarekin gure gizartearen motore eta dinamizatzaile izan zen gobernuaren ordezkoa.
Errealitatetik at dagoen gobernua, eta gizarteak gehien behar duen garai hauetan, ezinbesteko lidergoa berreskuratzeko gai ez dena.
Egoerak eskatzen duen neurrira ez dagoen gobernua. Bi urtetan, Euskadi Europar per capita
errentaren ehuneko 130ean eta E.Bko bataz besteko langabezi tasaren azpitik jarri zuen
gobernuaren oinordetza, bi urtetan xahutu duten gobernua eta lehendakaria. Gure historia
hurbilean zorpetze mailarik gorenera iritsi den Eusko Jaurlaritza. Eta, azken bi urteotan Estatu mailan zorpetzerik handienean erori dena. Egitasmo ezak eraginda eta erakundeen arteko lankidetzarako borondaterik ezak gastu handiagoa eta zor handiagoa jaso duen Eusko Jaurlaritzak. Aldi berean, langabezi tasaren gorakada handia gertatu da eta oinarrizko zerbitzu publikoen hondaketa.
Beste gauza guztien gainetik, bere biziraupena eta PP alderdiarekiko ituna jartzen duen Gobernua.Datozen aldietarako zuzentarau nagusi gisa, beren itun hori beste erakundeetara hedatzea duen Gobernua. Bakea eta bizikidetza politikoaren normalizazioa lortzea den erronka nagusiaren aurrean, gobernu epel, zalantzaz betea eta aldakorra.
Eta, hau guztia, bere interes partidistak eta alderdikoiak lehenesten dituen Gobernua delako.
Gehiegizkoa da gobernu kidearekiko duen mendekotasuna, eta batez ere batzuek eta besteek bere interesetarako jaurtikitzeko arma edo “ Damocles-en ezpata faltsu” gisara erabiltzen duten balizko itun antiterroristan oinarritua dela ematen duelako. Gobernu ahula, bere biziraupenerako eta orain mantentzeko eta gero hedatzeko, lehenengo PPren eta gero Madrilen mende dagoelako.
Gobernu honen jarduera ildo eta arrazoiak ez dira Euskadiren interesak.
Arduraren garaia.
EAJ-PNV ez dago minutu bakar bat galtzeko prest. Gobernatzen ditugun erakundeetatik eta
oposizioan egindako lanarekin erakutsi dugu. Ardura politikoak ditugunok erabaki zuzenak hartu behar ditugu krisialditik irteteko eta eredu ekonomiko ezberdin eta gure kasuan propiorako oinarriak jartzeko . EAJ-PNVk zuzendutako Eusko Jaurlaritzak eredugarri izan ziren zentzu honetan eta horren aurrean dago gaurko gobernuaren geldotasuna.
Egoera dena delakoa izanda ere, guk ez dugu gure ardura ahaztu. Euskadira inbertsio gehiago eskumen gehiago eta autogobernu indartsuagoa ekarri ditugu. Euskadik behar zuen egonkortasuna ekarri dugu. Krisialdia gainditzeko egonkortasuna eta bizikidetza politikoan bakea eta normaltasuna lortzeko egonkortasuna. Ez dago garapenik gabeko askatasunik. Ez dago eskubiderik gabeko demokraziarik.
Etorkizunik ez dago itxaropenik ez badago. Denok ulertu beharko dugu ez dela krisialditik
irteteko biderik, gure seme-alabei,hurrengo belaunaldiei itxaropena mantentzeko arrazoia ematen ez badiegu. Lana eskuratzeko egoera, gizarte prestazioak eta finantza tresna egonkorrak utzi behar dizkiegu. Hauxe izan behar litzateke une honetan hartu behar ditugun erabakiak hartzeko orduan, ahaztu barik izan behar dugun printzipio nagusia.
Bakea da beldur eta itxaropen gehiegi bateratzen dituen kezta nagusia. Gauza bakarra esan nahi diogu ETAri: behin betiko gelditu behar da eta berehala iragarri. Bere presentzia oztopoa izan da gure Herriaren osoko garapenerako bidean. Berrogeita hamar urteko historia sufrimendu eta mina baino ez ditu ekarri, bere mundu barruan ere.
Pertsonek merezi dute gure arreta. Aldarrikapen politiko berezia zor zaien biktimek eta
mehatxupean bizi izan diren pertsonek. Bake eta askatasunean bizitzeko eskubidea dute, beren eskubideak baliatzeko aukera izan behar dute beren bizitza arriskutan jartzen dutela pentsatu gabe.... eta , beste alderdi batean, askatasun gabeko egoeran dauden pertsonek eta hauen senideek duten eskubideak betetzen direla zaindu behar da.
ETA estarian dagoen mehatxu gisa behin betiko desagertzea da euskal gizartearen
itxaropenik handiena, bizikidetza eta adiskidetzerako aldi berria irekitzea ahalbidetuko liguke, gaizkia egin dela onartuta eta euskal gizartearen aniztasunarekiko begirune demokratikoa aintzat hartuta.
Politika egin nahi duen Ezker Abertzaleari gauza bakarra esan nahi diogu: ongi etorriak
egitarau,ideia eta egitasmoen arteko aurkaketa politikora. Ongi etorriak errealitatera. Horrela
bada, bazen garaia!, baina ez dezatela harrera berezirik espero, hogeita hamar urteko atzerapena gainditu beharra dute.
Ilusio biziko garaian gaude. Eta ilusio hau sentsibilitate guztien parte hartze politikoarekin
gauzatu behar zen oraingo hauteskundeetan. Osoko parte hartze politikoa, beste behin ere,
justiziaren antzezpen barregarri bihurtzekotan dago, egitasmo ideologiko berriak aurkezteko
orduan erabili izan diren denborak eta erak ikusita. Eta horregatik, ez dugu ulertzen ez
partekatzen PP eta PSOE alderdien artean dauden akordioak, Alderdien Legea era guztiz
arbitrarioan erabiltzen jarraitzeko. Ez dugu ulertzen Alderdien Legea hauteskunde tresna gisa erabiltzen jarraitzea. Ez dugu ulertzen, hamaika urte geroago, indarrean mantentzen dutela esaten dutenen artean “ jaurtitzeko armatzat” erabiltzen duten Terrorismoaren Kontrako ituna mantentzeko gogo hau, Euskadiko hauteskunde mapa eraldatzeko baino ez baitu balio izan.
Euskal Aberriaren eraikuntza.
Euskal aberria ez da entelekia politikoa, euskal gizartearen itxaropen guztiak egituratzeko
zerumuga baino. Ez dago nazio eraikuntzarik gizartearen eraikuntzatik abiatu gabe. Horregatik Euskadi topagune eta solidariotasun esparru gisa ikusten dugu, ahulenekiko konpromiso gisa, ekonomikoa,ekologikoa eta soziala adiskidetzeko toki gisa, emakume eta gizonen arteko osoko berdintasunerako zerumuga gisa, etorkinentzako integrazio esparru gisa... Hiritar guztiek hau guztia politikarengandik itxaroteko eskubidea dugula kontuan hartuta, Alderdi gisa, lan egiten jarraitu behar dugu euskal gizarteak gugan izan dezala ez etsitzeko arrazoi irmoa, krisialditik irteteko, autogobernurako bidean aurrera egiteko, behin betiko bakea erdiesteko, bizikidetza anitzerako.
Esparru politiko abertzalean denbora nahasgarriak datoz, sigla eta aktore berriak, ordezkatu nahi gaituztenek egindako elkartzeko deiak. Guneak eta esparruak berrantolatzeko garaiak. Eta, gure Alderdian itxaropena izan dutenei, bakarrak izan gabe baina Euskadiren aberri eraikuntzarako tresnarik onena garela uste dutenei esan nahi diegu beren konfiantza merezi dugula, guk gure tokian mantenduko garela; tinko beti gure printzipioekiko eta Euskadiren interesen zerbitzura, politika egiteko moduarekiko.
Eta horretarako, gauza bi aldi berean sendotzeko garaia dugu: gure profil ideologiko propioa eta akordio eraldatzaileak eraikitzeko dugun gaitasuna. Think Gaur prozesuan ( Euskadi-Nafarroa-Iparralde) hasi genuen bidea da , orain ADOS proposamenean islatzen dena.
ADOS, gauza guztien gainetik, borondate politikoa da. Adostasunik gabeko oraingo egoera
gainditzeko borondatea, akordio politikoak oztopatzen dituen bortxakeriaren iraupenak
baldintzatzen baitu. Aldi berean, Euskadiren printzipio eta helburu zilegiak auzitan jartzen dituenmugimendu neozentralista sortu da.
ADOS , lehenengo eta behin, erakunde eta euskal autogobernuaren hazkunderako egitasmoa da.
Bigarrenik, Estatuarekiko akordioari begira, aldebikotasun berme sistema ere bada. Hirugarrenik, esparru politiko-instituzionalean, ekonomian,kulturan eta gizartean Euskadiren nazioartetzeari bultzada ematea. Eta laugarren tokian, Euskadiren errealitate nazionalaren osoko onarpena.
ADOS Ekimen politiko,ekonomiko eta soziala da. Printzipio hauek guztiak partekatzen duten
eta etorkizunarekin, emantzipazioarekin eta Euskadiren aurrerapenarekin lotuta sentitzen diren pertsonen topagunea izateko borondatea duen ekimena.
Hauek dira EAJ-PNVk aldi berri hauetarako proposatzen dituen giltzarriak. “ Euskadi, euskotar guztien, euskal hiritar guztien aberria “ errealitate egiteko giltzarriak.
ADOSek arreta jartzen du Euskadi osoan. Horrela ba, Nafarroan eskaini nahi du Erkidego hori garatzeko eta Euskal Autonomi Erkidegoarekin lotura izateko ikuspuntua. Iparraldean dugun presentzian ere sakontzen jarraitu nahi dugu eta Herrialdearen aldeko lanean. Amaitzeko, erantzuna eman nahi diegu azken urte bietan Eusko jaurlaritzaren buruzagitza instituzionalik ezak etsituta utzi dituen guztiei.
EAJk egitasmoa du, konpromisoa du , eta oposizioan egonda ere autogobernuak aurrera egitea lortu badugu, itxaropenerako zerumuga berria ireki ahal izango dugu euskal gizarteak Herri honen erakunde nagusien buruzagitzan jartzen gaituenean.
Gaur eta hemen, Aberri Egun honetan, Euskal Aberriaren egun honetan, Euskadirekiko dugun konpromisoa berresten dugu. Herri bat gara. Aberri bat gara. Eusko abertzaleak gara. Hauxe da gure Aberri bakarra. Gure konpromisoa hementxe dago. Munduari irekita bizi den Euskadin.
Euskadin bizi garen guztiona den Euskadin.
Bere etorkizuna bake eta askatasunean erabaki ahal eta behar duen Euskadi. Erabakitzeko
eskubidea eta gaitasuna izango duen Euskadi. Antolatzeko era eta bere harremanak nola eta norekin eratu nahi dituen erabaki behar du.
Aberastasuna,garapena,begirunea,ongizatea,eta batez ere solidariotasuna bateratuko dituen
Euskadi. Errespetatzen duen Euskadi, baina aldi berean,errespetua eskatzen eta exijitzen duena.
Bere orainaren eta etorkizunaren protagonista izatea exijitzen duen Euskadi. Euskadiren garaia da. Herri bat gara. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa. Aberria osatzen dugu eta aske bizi nahi dugu.
miércoles, 13 de abril de 2011
ABERRI EGUNA 2011: Ikurriña leihoan, balkoiean... eta SAREAN!

ABERRI EGUNA 2011: Ikurriña leihoan, balkoiean... eta SAREAN! (Ikurriña profil irudi bezala jarri)
Abertzaleok harro daramatzagu urteko egun guztietan gure Herriaren koloreak; harro sentitzen gara euskal herritar izateaz; harro esaten dugu "gu euskaldunak gara!". Zentzu horretan, egun berezia izaten da gu guztiontzat Aberri eguna (aurten, apirilak 24).
Egun horretan, ohikoa izaten da leihoan edota balkoiean gure Ikurriña jartzea, baina aurten haratago joan behar dugu: abertzale guztiok Sarea geure egin behar dugu, profil irudietan Ikurriña bat jarriz. Erakuts diezaiogun munduari hemen herri bat dagoela, geure etorkizuna bakean erabaki nahi dugula eta horrela pentsatzen dugun asko garela. Guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da, Sarea (blogger,Tuenti, Facebook, Twitter...) kolore zuri-berde-gorriz kolorezta dezagun.
Zenbat eta jende gehiago batu, orduan eta hobeto! Zabaldu deialdi hau sare sozialen eta zure e-mail kontaktuen bidez. Tuentin, jadanik, 3000 pertsona batu gara.
GORA EUSKADI ASKATUTA!
viernes, 2 de abril de 2010
IGANDEAN ABERRI EGUNA, JARRI IKURRINA BALKOIAN


Edan iturri zaharretik
datorren ur berria
Abertzale garalako, gure egun haundia Igandean delako,
batzuk Bilbon,batzuk Andoaingo Batzokian, bakoitzak bere erara
baina ospatu dezagun ABERRI EGUNA.
P-D- Ez ahaztu gure Ikurriña balkoitan jartzen
miércoles, 15 de abril de 2009
Llevamos tiempo diciendo ¿que le pasa al partido? ¿Que podemos hacer ?.......

Llevamos tiempo diciendo ¿que le pasa al partido? ¿Que podemos hacer ?.......
Hoy reproducimos lo mismo que se escribió en estas páginas el año pasado después del Aberri Eguna y por desgracia este año a vuelto a ocurrir, mejor dicho , retrocedemos
Simple y sencillamente, deberíamos de hacer lo que hacían nuestros padres y es entonces cuando esas preguntas estarían de mas ¿que hacían nuestros padres?
Repartir ilusión, andar con la verdad por delante, hacer lo que decían y no como ahora, que hacemos lo de los curas y médicos “haced lo que yo os digo, no lo que yo hago”
A que viene todo esto.
Este ultimo Domingo de Resurrección / Alderdi Eguna, algunos hemos pasado vergüenza de nuestros representantes locales.
• Alderdi Eguna
Ni una sola nota en la prensa invitando a los andoaindarras a poner nuestra Ikurriña en los balcones, la vieja guardia sea portado “10” los nuevos mucho mas flojo. También es verdad que no hace falta recordar ciertas cosas, pero los burukides locales están para meter el makulu y estar encima, claro que si ni los mismos miembros de la junta y los concejales ponen la Ikurriña, difícilmente pueden decir lo que debería de hacer el pueblo andoaindarra cuando ellos hacen paso.
Anunciar poner la Ikurriña ., ¿para que ? si ni ellos mismo la ponen
Los actos del Aberri Eguna empezaban con una misa para todo los difuntos
Iden de iden.
Ni un solo concejal en misa y presencia testimonial de los miembro de la junta municipal. (Si el año pasado fue testimonial este año fue nulo, solo dos de ocho)
Quizás el partido se debería de replantear que si no queremos poner la Ikurriña o no queremos ir a misa no hace falta hacer el paripe e invitar a los afiliados, si luego la junta y los concejales no van. Los que queremos ir, iremos a celebrar el Domingo de Resurrección y punto, sin mayor teatro de misa para los afiliados, bla, bla, bla, si luego no somos capaces de dar la talla.
P.D. Esta semana escribiremos sobre el día 14 de Abril
jueves, 9 de abril de 2009
Apirilak 11,larunbata, Udalbiltzak Aberri eguneko manifestua irakurriko du Jata mendian
Azken hamar urte hauetan bezala, UDALBILTZA®k Aberri Eguna ospatuko du aurten ere. Apirilaren11ean, larunbata, goizeko 11:00etatik aurrera Bizkaiko Jata mendian,ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu(zte)gu.
Larunbata, Bazko Egunaren bezperan, zergatik? Tradizioak dioenez, Aberri Eguna, Euskal Herriaren eta herritarren eguna, bezperatik ospatzen delako. Euskaldun andana joan ohi zelako eta joaten delako bezperan mendietara ikurriña jartzera. Eta bestetik, Igandean, , udal hautetsi bakoitzak eta herritar orok beren herrian ospatzeko nahia eta beharra duelako.
Jatan elkar ikusteko aukera izanen dugulakoan, har ezazu agur bero bat.
Bertara hurbiltzeko autorik ez baina gogoa eduki ezkero goizeko 09:00etan elkartuko gara Andoaingo udal-etxe aurreko plazan.
Jaun / Andere agurgarria
UDALBILTZA®k Aberri Eguna apirilaren 11an, Pazko bezperako larunbatean, ospatuko du goizeko 11etatik aurrera Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe eta Mungiako (Bizkaia) Jata mendian eta ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu(zte)gu.
Zazpi lurraldeetako ikurrinekin Jata mendiko tontorrera iritsi ostean, Euskal Herri osoko ordezkarien aurrean,
UDALBILTZA®k 2009ko Aberri Egunaren manifestua ezagutzera emango du Zuzendaritzaren eskutik.
Jarraian, Ikurrina guztiak altxatuta euskal kantak abestuko dira. Aperitifak eta inguruko udalerri guztietako musikariek alaituriko euskal festak emango dio itxiera ekitaldiari.
UDALBILTZA® va a celebrar el Aberri Eguna el 11 de abril, sábado, víspera de Pascuas, a partir de las 11,00 de la mañana en el monte Jata de Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe y Mungia (Bizkaia), acto al que le(s) invitamos a participar.
Después de subir con las ikurriñas de los siete territorios a la cima del monte Jata, delante de los representantes de toda Euskal Herria, la Directiva de UDALBILTZA® dará a conocer el manifiesto del Aberri Eguna 2009.
A continuación, alzando todas las ikurriñas se cantaran varias canciones vascas. El acto se clausurara con un lunch y una fiesta vasca que armonizaran los músicos de todos los municipios inmediatos.
HAUTESKUNDEAK 1.977 ......