Mostrando entradas con la etiqueta xabier eguzkitze. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta xabier eguzkitze. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de marzo de 2011

urtxuEGIA ala urtxuGEZURRA ?

Urtxuegia ala urtxugezurra?

XABIER EUZKITZE - Domingo, 6 de Marzo de 2011

Patxi Lopez lehendakaria legebiltzarrean azalpenak ematera bortxatu dute Ana Urtxuegiaren Nikaraguako ibilera eta negozioek. Lasarte-Oriako alkate ohi eta Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Perurako ordezkari denaren kontu ezkutu asko jakin dugu azken egunotan, eta sozialistek, hauteskundeetan "beirazko poltsikoak" agindu zituztenek, galtzak bete lan dute krisia ekidin eta mezularia lohitzen. Epaitu beharrekorik balitz, auzi batean epaitu beharko lukete, nik ez dut halakorik egingo, baina ukaezina da kontu honi kirats nardagarria dariola. Ez dakit zergatik deitzen dioten Gobernuz Kanpoko Erakunde Lasarte-Oria eta Somotoren artekoari. Udala ez al da gobernua, ala? Udalek herritarren diruarekin funtzionatzen dute, eta GKEk borondate oneko hainbat jenderen ahaleginari esker. Bi kasuetan ere guztiz beharrezkoak dira jardun gardena eta beirazko patrikak, elkartasun proiektuak direnean bereziki. GKEetan dihardugunok badakigu zer nolako baldintzak bete behar izaten diren diru-laguntzarik xumeena eskuratzeko ere, eta handi samarra dugunoi ere ez zaigu buruan sartzen erregistratu gabeko erakunde bati halako dirutzak bidali izana. Urtxuegiak, alkate zenean, diru kontuen kudeatzaile bakar bere burua izendatu izanak usterik oneneko pertsonei ere zalantzak eragiten dizkio. Deliturik izan zein ez, argi dago elkartasun proiektuak burututako eremu berean negozio handiosak abian jartzea guztiz desegokia dela. Ezin aipatu gabe utz nezake, bestalde, orain urte batzuk youtube-en zabaldu zuten bideoa, non Urtxuegia Somotoko laborari gaixoei errietan eta mehatxuka ageri baita, prepotentzia lotsagarriz. Elkartasunak, gardentasuna ez ezik, apaltasuna ere beharrezko du.

Sozialistek ahalegin guztiak eta bi egin dituzte Miñao auzia hauteskundeen atariraino luzatzeko. Orain dute norbere gardentasuna erakutsi eta neurri zorrotzak hartzeko parada aparta. Beirazko poltsikoen metaforak ez du batere balio beira eguzkitarako betaurrekoena bezain beltza bada, edo txanpain-botila ipurdiarena bezain lodia, edo sekula garbitu ezean.

lunes, 19 de octubre de 2009

Prentsan irakurria


Tasio / GARA 09.10.19
Politiko-militar
XABIER EUZKITZE
garzón epaileak espetxean sarrarazi ditu Batasuna legez-kanporatua berrosatzen ari omen ziren bost lagun, horien artean Otegi eta Diez. Ez daukate beharleku makala Arnaldok eta Rafak! Bi ogi zati gogorren tartean dira, alde bietatik hozkaka ari zaizkielarik. ETAk, argitara emandako azken agirian, aski argi eman zien alto, borroka armatuaren jarraipenaren aldeko apustua inork zalantzan ez jartzeko moduan. Indarkeriaren amaierarekin amets egiten dugunoi, bortxa ororen aurkakooi, erabat etsigarri gertatu izan zaigu ezker abertzale historikoak ETArekiko loturak askatzeko erakutsitako ezina, batipat bi lider horiengandik espero genuen mezurik heldu ez izana. Kanpoko begiraleok ez dakiguna, eta agian behar besteko baliorik eman ez dioguna, bide horretan segurki egin duten ahalegina da, eten ez zitekeen sokari tiraka. Beste aldean dute estatuaren hortz-ilara mehatxaria, botere judiziala erabiltzeko inolako erreparorik gabe diharduena. Zer lortu nahi izan du estatuak ezker abertzalearen barnean indarkeriaren amaierara bidean urratsak eman nahirik zebiltzan pertsonak, pisurik handieneko eragileak, kartzeleratuz? Denok entzun nahi genukeen berri horretatik ez al gaitu urruntzen? Estatuaren erabakiekin bat egoteak ez du esan nahi, jakina, horien erantzule zarenik. Bitxi da, edozein gisaz, estrategia horrekin bat egiten duten zenbait euskal herritarren joera. Kepa Aulestiak sekulakoa bota die elkarrizketa bidezko irtenbidearen aldekoei. ETAkoen jokoari jarraitzea leporatu die, eta jarrera horrek arazoa betikotzen duela ziurtatu. Bejondeiola! Elkarrizketa eta negoziaketa bidezko irtenbideari esker bergizarteratutako ETAkide ohi baten hitzak dira. Nork eta Kepak esan beharko digu guri, sekula indarkeriaren alde egin ez dugunoi, inoiz bortxarik erabili ez dugunoi, ETAren jarduna betikotu besterik ez dugula egiten. Lasai eta gustura geratuko zen gainera hainbeste jende irainduta. Kepa ETAkide ohia dela esan dut. Ez da gezurra, baina gehiago zehaztu behar nuen: ETA Politiko Militarreko kide izan zen. Garaiak eta egoerak alderatzerik ez badago ere, zer irabazten ote du euskal gizarteak, zer gure esperantzak, bortxaren egungo inguru zabalari hego politikoak moztu eta erabat militar bilakatuz?

Vuelta y vuelta
Están pillados
por mariano ferrer

¿Es acaso culpa sólo del PNV haber tenido que recurrir tantas veces a la negociación presupuestaria para obtener transferencias?
A cada cual lo suyo. El pasado martes Basagoiti me enganchó al Teleberri como no lo conseguía ningún político hace tiempo. Le faltaron tablas, y se trastabilló al final al amagar que echaba mano a la cartuchera. No desenfundó. Hasta para disparar balas de fogueo hay que creérselo, y Basagoiti sabe que no está en condiciones de hacer "lo que correspondería" (decirles que vengan ellos a ganar elecciones en el País vasco) si el PP decide votar en el Congreso contra la protección jurisdiccional del Concierto Económico.
Si Camps se insubordina, Rajoy viaja a Alarcón para comer con él, pero a la bala de fogueo de Basagoiti para situarse ante el electorado vasco como firme defensor del Concierto Económico la respuesta de Génova ha sido señalarle sus límites. Eso, chico, no te toca, le han venido a decir ("es una cuestión de Estado entre los dos grandes partidos"), muy parecido por otra parte al recado del PSOE a la portavoz del Gobierno Idoia Mendia ("lo que decide el Con-greso se negocia en el Congreso"), para regocijo de un PNV al que han regalado la oportunidad de apoderarse de la iniciativa política y validar su pretensión de que a la hora de defender los intereses de los vascos son los únicos de fiar.
Para cerrar la vía de agua abierta en su capacidad de influencia, PSE y PP acusan al PNV de apropiarse de una reivindicación de todo el Parlamento Vasco y de enfangar el debate sobre el Concierto al prostituirlo en la negociación partidista de los presupuestos generales. Acusaciones que tienen fácil respuesta a partir de lo ocurrido todos estos años y que enmarañan, como otras confusiones, interesadas o no, el fondo del asunto.
Por una parte, ¿qué iniciativa propia han puesto en marcha PSE y PP hasta ahora para sacar adelante "el blindaje del Concierto"? Y por otra, ¿es acaso culpa sólo, o principal, del PNV, haber tenido que recurrir tantas veces al chalaneo de la negociación presupuestaria para obtener transferencias establecidas en el Estatuto que el Gobierno se negaba a tramitar?
El error cometido por unos y otros es haber planteado la demanda de seguridad jurídica para las normas fiscales vascas como "blindaje" del Concierto. El término se presta a ser interpretado como algo singular además de inatacable, otro privilegio más de los vascos ("no les basta con tenerlo, quieren blindarlo"). Ante la dificultad de tantos españoles para entender la razón histórica de la foralidad en el sentido que aquí le damos, quizás sea más práctico aceptar la percepción del Concierto Económico como privilegio si, a cambio, quienes tanto sacralizan el actual marco jurídico aceptan que el Concierto se sustenta en la recepción constitucional de los derechos históricos y que, si es así, y en tanto que así sea, es ilógico que normas fiscales derivadas del reconocimiento singular de una autonomía fiscal superior carezcan de la proteccin de las normas fiscales ordinarias de otras Comunidades que sólo pueden ser objeto de recurso a demanda de un recurrente cualificado y ante el Tribunal Constitucional
Así las cosas, lo sorprendente no es que el PNV haya estado a la que salta, sino que PSE y PP se hayan pillado los dedos al:
1º permitir a su principal rival político abanderar, al presentarla como propia, una reclamación que comparte de modo prácticamente unánime la sociedad vasca;
2º reaccionar nerviosos para subirse al carro en marcha de la iniciativa jeltzale sin tener amarrada la postura que iban a mantener sus propios partidos en el Congreso;
3º poner en bandeja al PNV llevar las de ganar salga o no salga adelante "el blindaje".
Si sale, porque les ha robado la cartera al obligarles a apoyarle en Madrid; si no sale, porque el peso de la negativa recaerá sobre la falta de compromiso con el Concierto de los partidos estatales y la falta de punch de sus franquicias vascas.
Supongo que podrá explicarse de varias formas que PSE y PP se hayan dejado comer la tostada. Propongo una tan sencilla como esto: el PNV piensa a diario en el autogobierno; PSE y PP sólo cuando las circunstancias les fuerzan a ello.

viernes, 1 de febrero de 2008

Elkartasunaz

ZENBAT aldiz pentsatzen dudan denbora geldirik dagoela!
Telebista piztu eta Pipi Galtzaluze, Marko edo Heidi ikusten
ditut. Modari erreparatuz gero, beti biraka dabilela
konturatzen zara. Gure gaztaroan modan egondako estetika,
barregarria iruditzen zitzaigun duela hamar urte, eta orain
berriz gustuko izan dezagun lortu dute. Askoz etsigarriagoa
gertatzen da politikari begira irudipen berbera geratzen
zaizunean. Hemendik lehen ere pasa izanaren sentsazioa zinez
bihotz-suntsigarri gertatzen da gure bizikidetzari
dagokionean. EHAK eta EAE-ANV alderdiak aurki dira legez
kanpo. Espainiako Gobernuak hala erabaki du eta ez dago
ekidin dezakeenik. Eusko Legebiltzarrak duela urte gutxi
bizi izandako arazo berbera izango du laster esku artean,
hainbeste buruko min eragin dion hori bera. Aurreko hartan,
Legebiltzarraren barne araudia errespetatu eta Justiziaren
aginduak betetzeari uko egin zion. Erabaki hark
inhabilitazioa eta isuna ekarri die Atutxa, Knörr eta
Bilbaori, eta lehengo larunbatean milaka lagunen babesa izan
zuten. Batasuna alderdiarenik ez, ordea. Adierazi zutenez,
kosta egiten zaie euren aurka hain bortizki ari izan zenari
elkartasuna adieraztea. Orain, Batasunaren oinordeko omen
diren alderdiak legez kanpo geratzeko zorian daudenean,
euskal gizarteari elkartasuna eskatzen hasi dira. Bakardade
denak dira gogorrak, baita politikoa ere. Alta, elkartasuna
adiskide dituenei bakarrik adierazten ohituta dagoenak,
arazo latza izan dezake aurrean: besteek ere jarrera bera
hartzeko arriskua. Atutxak ez zuen Sozialista Abertzaleak ez
desegitearen alde egin alderdi horrek une larrietan
eskainitako babesagatik. Oker gabiltza elkartasuna adiskide
ditugunei bakarrik zor diegula uste badugu. Martxa honetan
gaizki behar dugu denok. Batez ere, adiskide gutxi dituenak.

Noticias de Gipuzkoan, XABIER EUZKITZEk Idatzia            
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2008/01/31/opinion/lacontra.php

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com