jueves, 2 de abril de 2009

El PP tiende la mano a PPatxi Lopez para que pueda gobernar

Una imagen vale más que mil palabras.

Me comentan que la foto la iban a sacar ayer en Gasteiz, perdón en Vitoria, al final no pudo ser ya que Basagoiti no le soltaba a PPatxi y se tuvo que suspender el momento “HISTORICO” del cambio.

Momento histórico, precisamente ayer, 01 de Abril, justo 70 años después.

Lo que no sabemos es si celebraban el 70 aniversario del fin de la guerra civil, siempre es bueno celebrar el fin de una guerra, claro que si esto es el comienzo de una dictadura y firmas con los que mataron a los tuyos, pues eso, me imagino que abra un montón de nichos en los cementerios que están pidiendo a gritos que por favor les echen mas tierra encima.

miércoles, 1 de abril de 2009

Mikel Atxagari omenaldia egingo diote gaur Donostian


Mikel Atxagari omenaldia egingo diote gaur Donostian

kazetariari buruzkoliburua aurkeztu dute

Mikel Atxaga Jeltzale,abertzale, euskaltzale, kazetari, idazle eta itzultzaileari omenaldia egin diote gaur Donostiako Miramar Jauregian. Azken urteotan zuzendu duen Bidegileak izeneko bildumaren baitan berari buruzko liburua aurkeztu dute .

Mikel Atxagak ez du aurkezpenik behar euskarazko kazetaritzan eta oro har euskalgintzan. Azken urteotan Bidegileak bildumaren koordinatzaile eta zuzendaria izan da eta euskalgintzan aitzindari izan diren 200dik gora pertsonen bizitza eta lana ezagutzera eman ditu.

20 urteotan, 54 sorta kaleratu dira aipatu bildumaren barruan. 200dik gora bidegileren bizitza eta lana, beste 100 baino idazle gehiagoren eskutik; emaitza oparoa ikuspuntu guztietatik begiratuta. Bidegileei buruzko bildumak, nahitaez, bidegile bat behar hauspo emaile: Mikel Atxaga; bera izan da, 1997az geroztik, bilduma honen koordinazio eta zuzendaritzaz arduratu dena

Mikel Atxaga (Urnieta, 1932) 1965etik aurrera euskal kazetaritzak eduki duen maisurik maisuena izan zen.
Atxaga sekula gehiago itzuliko ez diren garaien lekuko aparta dugu. Berak esan ohi duenez "errepublikanoa jaiotzez", Errepublikan jaioan alegia, baserritarren sindikatuaren biltegian aritutako apaiz langilea izan zen 1960eko hamarkadan, "Francok Elizari eman ohi zion soldata jaso nahi" ez zuelako. Apaiz izateari utzi ondoren, berriz, Zeruko Argia astekariaren zuzendari, argitaratu aurretik ale osoa zentsuratik pasatu behar izaten zen garaietan.

Zenbaitek besterik uste arren, Mikel Atxaga ez da inoiz euskaldun sutsua izan, euskaldun hutsa baizik. Bada gero alderik. Ez du sekula erdaraz idatzi beharrik sentitu eta, are gutxiago, tentaldi hori gainditu beharrik izan. Demokraziaren atarian ere, Felipe Gonzalezek Donostian emandako lehen prentsaurrekoan (1976), Mikelek euskaraz galdetu zuen. Eta, egia esan, erantzunak ez zuen galdera gaztelaniaz egin izan balio baino oihartzun gutxiago izan.

ZORIONAK MIKEL, ZURE BAILARAKO JELTZALEEN PARTEZ

ZORIONAK MIKEL !!!!

Korrika Tuteratik Gasteizera Andoaindik barrena.

Korrika Tuteratik Gasteizera Andoaindik barrena.

"Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira" lelopean abiatu zen martxoaren 26an, AEK-k antolatzen duen Korrika. Guztira, 2.503 km beteko dira euskararen lekukoa herriz-herri pasatuz eta bihar andoaindik barrena ibiliko da eguerdiko 13:30etan iritsiko delarik Adunatik barrena eta 45 minutu andoainen ibili ondoren Urnieta aldera

Aurtengo edizio honetan, etorkinak izango dira protagonistak, bai euskarara etorri edo itzuli direnak eta baita ondoren beste hainbat tokietan hizkuntza transmititu dutenak ere.

Animatu ! ! ! !

Bertan ikusiko garelakoan,

ttipi ttapa , ttipi ttapa Korrika !!!


lunes, 30 de marzo de 2009

Elkartasuna Tolosako Jeltzaleekin


Elkartasuna Tolosako Jeltzaleekin

AURRERA !!!

Ante el ataque sufrido por los Jeltzales tolosarras queremos transmitirles nuestro mas sincera solidaridad y no hay duda que nuestro camino es el correcto.

Jode a unos y a otros nuestra camino, muestra clave que es la correcta

A falta de proyectos viables e iniciativas democráticas y pacificas, y lejos de propiciar escenarios de distensión y respeto, alguien ha decidido activar mecanismos de acoso, amenaza y presión. El compromiso inequívoco con la defensa de los derechos humanos de todas las personas y la apuesta por el reconocimiento efectivo de los derechos colectivos que como pueblo nos corresponden, han sido y seguirán siendo guías estratégicas de nuestra acción política como PNV. Quienes se instalan en la estrategia de la intimidación y la violencia dejan además en evidencia la debilidad y fracaso de su proyecto político.Podrán empeñarse en el intento, pero saben muy bien, que no nos van a desviar de la dirección y objetivos marcados como partido.

Egitasmo bideragarririk eta ekimen demokratiko eta baketsurik ezean, distentsio eta elkar-begirunezko eszenatokiak landu beharrean, norbaitek jazarpen, mehatxu eta presiozko tresnak erabiltzea erabaki du. EAJrentzat berriz, orain arte izan den bezala hemendik aurrera ere, pertsona ororen giza-eskubide guztien defentsa eta Herri modura dagozkigun eskubide kolektiboak aintzat hartzea izango dira gure ekintza politikoaren estrategiaren ardatz. Mehatxuaren eta bortxakeriaren estrategian murgiltzen direnek agerian jartzen dute beraien ekimen politikoaren ahulezia eta porrota. Saiaketa horretan ahaleginak egingo dituzte, baina jakin, badakite, ez gaituztela Alderdian ditugun norabide eta helburuetatik aldenduko.

miércoles, 25 de marzo de 2009

Gorka Agirreri, Joseba Egibarrek hileta elizkizunetan abestutako bertsoak.


Joseba Egibar, GBBko presidentea,Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea,andoaindarra eta Gorka Agirreren lagun minak,Gorka Agirreren hileta elizkizunetan Gorka Agirreren omenez abesturiko bertsoak.

Zu ere joan zara,
bihotzeko Gorka.
Zuk egindako dena,
orain nola konta?
Erbeste urrunean
hemengo jaio ta
zeure egin zenuen
zeureen erronka.
Zuretzat izango da
gure txalo-sorta.

Alderdikoa zara
izan alderdian,
abertzale zintzoa
gure Euskal Herrian.
Ezin izan zaituzte
lotu uztarrian.
Jainkoak har zaitzala
zeru pozgarrian,
erbesterik gabeko
betiko aberrian.

Maite zuen etxea,
maite alderdia,
maite askatasuna,
maite aberria.
Aita on zerukoa,
bidali argia,
zintzo ipin dezagun
nork geure harria,
zuzen jaso dezagun
Euskadi berria.

viernes, 20 de marzo de 2009

Gorka Agirre hil da; GOIAN BEGO

Gaur goizeko 06:30etan hil da Gorka Agirre GOIAN BEGO
59 Urte zituela utzi gaitu gorkak.
Alderdia eta Euskadiren alde makina bat lan egin eta gero.
ESKERRIK ASKO GORKA !!!
Gaur goizean Iñigo Iruinek Euskadi irratian zioen bezala
Gizon Abertzalea, Zubigintzarako gizon aparta eta abertzaleen elkarlanean sinetsi zuen gizona.
Abertzaleen elkarlanean sinetsi zuen, batez ere abertzalea zelako.
Bihar goizeko 11:00etan irekiko dute bere hil kapera Sabin Etxean eta hileta astelehenean egingo zaio Abandoko San Vicente elizan.
Gorkak ez zuen nahi, ezin zuen sinetsi Euskadi bat Ibarretxe gabe eta Patxiren gidaritzapeko Euskadi bat ikusi aurretik Gorka joan egin zaigu, alde egin digu.

GOIAN BEGO GORKA ETA EGUN HAUNDI ARTE

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com