Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de noviembre de 2012

Abenduak 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

GURE HERRIAK HERRI ARTEAN BERE TOKIA BEHAR DUEN BEZALA,
HIZKUNTZAK ERE BEREA AURKIT BEHAR DU HIZKUNTZA ARTEAN;
HANDIKERIAZKO MENTURARIK GABE, IRAUPENA ETA HAZKUNTZA
SEGURTATZEKO BEHAR ADINA TOKIA


(MITXELENA)

lunes, 12 de noviembre de 2012

Abenduaren 3a Googlen

Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie. http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/




miércoles, 2 de marzo de 2011

Euskaldunak Euskaraz ETBn

Euskaldunak Euskaraz ETBn

SINATU

Hainbat erakunde ofizialetan euskaraz hizketan datorrenari erdaraz egin dezan eskatzea aspaldi debekaturik dagoen arren, egoera hori egunero ematen da oraindik non eta Euskal Telebistan.
Elkarrizketak, adierazpenak,e.a. euskaraz eta erdaraz bietan egitea ohitura zaharra da Euskal Telebistan. Zoritxarreko praxi horren ondorioz, euskara ikus ezin bihurtzen da euskaraz bizi ez diren herritarrentzat, eta euskaltzaletasuna ikus ezin bihurtzen da herritar guztientzat.
Euskaraz nahiz erdaraz berdin hitz egin ahal izatea gauza ederra da. Baina bietan berdin hitz egin ahal izateak ez du esan berdin zaigula batan ala bestean jardutea. Ez luke hala behar behinik behin, zeren egunen batean herri honetako elebidunei berdin bazaigu euskaraz ala erdaraz egitea, euskara galbidean dela esan ahal izango dugu.
Euskaldunak Euskal Telebistan erdaraz hizketan agertzeak ondorio kaltegarriak ditu euskararentzat. Adornuko hizkuntza bihurtzen du, euskaraz esandako guztia gero erdaraz errepikatzen delako. Zalapartarik gabeko euskaltzaletasun naturala estali eta ezkutatu egiten du.
Eredugarri gerta daitezkeen pertsonak behin eta berriz adierazpenak euskaraz egiten ikusteak (erdal kanalean azpitituluz osaturik) euskaltzaletasuna ereiten du ikusleen bihotzean emeki eta etengabe. Euskara hobesteko mezu subliminala dakar. Pertsona horrek euskararen aldeko hautu pertsonala egin duela erakusten du apalki eta zalapartarik gabe. Gaur egun eskaintzen zaigun euskara eta erdararen arteko berdintasun axolagabea berriz, euskararen galgarria gertatzen ari da, gure gizartean gero eta maizago ikus dezakegunez.
azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.
Euskal Telebista euskararen mesedetan lan egiteko sortu zen, baina helburu horri beste batzuk nagusitu zaizkiola bistan da. Dena den, gainerako eztabaida gaiak oraingoz bazter utzi eta adostasunik zabalena iristearren azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, ETB zertarako sortu zen une batez oroituz, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.

Euskaldunak Euskaraz ETBn

jueves, 2 de diciembre de 2010

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da abenduaren 3an munduko txoko guztietan.

Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan banaturik gaudelako. Eta euskara gutxien espero dugun munduko edozein txokotan entzun daitekeelako.
Lehenengo euskararen eguna 1949an ospatu zen, gaurko egunez. Orduan, Espainiako estatuko egoera politikoa tarteko, Euskararen Egunaren ekitaldiak Iparraldean eta Amerikako hainbat lekutan ospatu ziren. Jatorrian, ospakizun hau Eusko Ikaskuntzaren sorrerari estu loturik dago. 1995ean, diasporako euskaldunek egun handitzat zutena, EUSKARAREN EGUN ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, EUSKARAREN EGUNA izendatzea erabaki zuten. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da, kanpoan dauden euskaldunek ere jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean: Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Erresuma Batuan, Italian… Pentsa ezazue, badakizue zuen moduko zenbat gazte eta ez hain gazte egongo diren jai honetaz gozatzen? Hamaika! Beraz, gaurkoan euskarak bildu gaitu, euskararen indarrak bildu ditu itsasoz bestaldeko euskaldunak eta Euskal Herrikoak. Besterik gabe jai eguna hasi da! Etxean eta kalean, gurasoekin, lagun artean, Jolastu euskaraz, bizi euskaraz, ligatu euskaraz, ikasi euskaraz ,lan egin euskaraz eta lan egin euskararen alde!

sábado, 28 de agosto de 2010

Claire Haran'ek Baionako Hôtel des Basques eman dio Seaskari

Le Journal du Pays Basque
Sud Ouest
Claire Haran, Baionako Euskaldunen Hotelaren jabeak, Seaskari eman dio Saint-André plazan dagoen lau solairutako eraikina. Haranek 87 urte ditu eta ez du seme-alabarik. Bere gurasoek 1956an sortu zuten hotela eta bertan euskal giroa bizi izan zuen Haranek. Hasieran eraikina saltzekotan zen, baina azkenean Seaskari ematea erabaki du, irakaskuntza eta euskararen defentsarako erabiltzeko baldintzarekin: “Badakit pertsona serioak direla, ideia batzuen alde borrokan ari dira, eta nire ideiekin bat egiten dute”, esan du Claire Haranek. Era berean, eraikinak Hôtel des Basques ikurra mantentzea eskatu die emaileak. Kontratua duela aste batzuk sinatu zuten notario aurrean eta Seaskako arduradunek urtebeteko epea dute eraikinaren erabilera zehatza zein izango den erabakitzeko, orduan iraungitzen baita hotelaren egungo alokairu kontratua. Lehen aldia da Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak higiezinen dohaintza bat jasotzen duela; Paskal Indo lehendakariaren esanetan “benetan harriturik gaude keinu horrekin, Seaskaren erakus-leiho handi bat izango da Baiona erdian”.

Argia.com'etik hartua

jueves, 3 de junio de 2010

ETORKINENTZAT EUSKERAZKO KLASEAK METODO BERRIAK ASMATZEN ETA LANTZEN.


ETORKINENTZAT EUSKERAZKO KLASEAK ITZALAN. “NINAIZGUGARA” METODO BERRIAK ASMATZEN ETA LANTZEN.

¿Eres inmigrante y quieres aprender euskera, pero tienes poco tiempo libre ? Horrela aitortzen du “ninaizgugara” elkarteak etorkinak euskerara hurbiltzeko erabiltzen duen leloa. Eta sinplea bezain zintzoa da planteamendua; geroz eta etorkin gehiago dago Euskal Herrian, eta hauen integrazio sozialaren motibazioan euskera ikastea ez da erabatekoa, beste lehentasun garrantzitsuagoak bait dituzte eskuen artean noski, horietako bat, beraien egoera legalizatzeko paperak lortzea adibidez. Metodo berriak, garai berrietarako, eta zergatik ez bazkaria eta ahozko klaseak eskeini. Era honetan behintzat, mikrointegrazio linguistiko bat ematen da eta etorkizunean euskera ikasteko ateak irekitzen dira ezta? Ekainaren 3tik aurrera 13:30etatik 14:30etara Itzala Gunean (Andoain).

¿ES INMIGRANTE Y TIENE POCO TIEMPO LIBRE? ¿PERO LE GUSTARIA APRENDER EUSKARA? Proponemos un nuevo modelo de aprendizaje: EUSKARA A LA HORA DE COMER todos los JUEVES de 13.30 a 14.30 (a partir del 3 de junio 2010) en ANDOAIN: BAR ITZALA, Kale Nagusia, 20 Nos juntamos alrededor de una mesa en un ambiente relajado y aprendemos elementos básicos de conversación en euskara. Las clases son GRATUITAS y dirigidos a adultos sin conocimientos previos. Se puede aprovechar el tiempo para comer y ofrecemos tres ricas variedades de BOCADILLOS (filete, tortilla, vegetal) a un precio de 3 Euros, además de postres y bebidas. La consumición, sin embargo, no es obligatoria. Aprendiendo EUSKARA llega a saber más sobre el PAIS VASCO, hacer nuevos AMIGOS y tener más oportunidades en el MERCADO LABORAL. Si son padres de alumnos, también a conocer el idioma en que ESTUDIAN SUS HIJOS. Ofrecemos puntualmente además actividades como cantos y bailes vascos. ¡BIENVENIDO! ¡ONGI ETORRI!

viernes, 14 de mayo de 2010

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea!!!

EMAN ATXIKIMENDUA ETA ZABALDU MEZUA!

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko da Iruñeko kaleetan.
Kontseiluak deituta, hamaika elkartek, gizarte eragilek eta norbanakok bat egiten dugu deialdiarekin.

Bihar, maiatzaren 15a.
Horixe da data.
Horixe euskalgintzak eta, oro har, euskarak Nafarroan bizi duen egoera salatzeko eguna.
Deialdia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak luzatu du, baina horren baitan, euskarazko hedabideak, ikastolak, euskaltegiak, udalak... euskaraz bizi eta lan egin nahi duten guztiak.

BERAZ BIHAR DENOK IRUÑA'RA
BERTAN IKUSIKO GARELAKOAN
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea!!!

miércoles, 13 de enero de 2010

Hotmail eta Gmail euskaraz dira, baina euskaldunon artean ez dago hedatua. Goazen hau aldatzera!!


Hotmail eta Gmail euskaraz dira, baina euskaldunon artean ez dago hedatua.
Goazen hau aldatzera!!


Microsoft eta Google-ek euskararen alde egiten dute erabilera zenbatekoa den ikusita (hilero zenbatzen da).
OSO GARRANTZITSUA DA AHALIK ETA GEHIEN EGOTEA!!

<<<<<<<<<<
Aldaketa segundotan egiten da >>>>>>>>>

Zure kontuan, eskubian, goian:

HOTMAIL: opciones>>Español>>Euskera>>guardar

GMAIL: configuración>>idiomas>Euskera>>guardar cambios)

gmail euskaraz erabiltzeko pausuak

ezarpenak konfiguratzerakoan hizkuntzen artean euskera dago.



Banekien jartzekotan zirenik, eta agian ez da kontu berria izango, baina nik behintzat ez nekien dagoeneko aukera zegoenik euskeraz erabiltzeko.

Euskaldunontzat albiste ona dudarik gabe.




Hotmail euskaraz erabiltzeko pausuak

Gauza asko esan daitezke euskaraketari buruz (nork ordaindu duen, Microsofti eman dizkioten sariak, etab.), baina une honetan ez naiz horrekin sartuko, Hotmail erabiltzen duzuenoi posta-bezero hau euskaraz erabili ahal izateko zein pausu jarraitu behar dituzuen azalduko dizuet. Izan ere, hala da, azkenean erabil dezakegu Hotmail euskaraz! (orain GMail falta da… eta hori euskaraketa eginda dagoela)

  1. Sartu Hotmailera eta egin klik “Opciones”en, orriaren eskumaldean, goian. Aukeraz betetako panel bat azalduko da. Bertan Idioma aukera dago, eta seguruenik, Español aukeratuta. Egin klik gainean.


  2. Hizkuntzaz betetako leiho bat azalduko zaizu, eta zerrendaren bukaeran, guztiz azpian, Euskara aukeratu ahalko duzu. Gero sakatu Guardar.


  3. Kitto! Orain itzuli hasierara, eta dena euskaraz ikusiko duzu, “Sarrerako ontzia”, “Bidalitakoak”, etab. (Lagun batzuek ez dute lortu guztiz euskaraz ikusi ahal izatean, baina ez dakit zergatik den, espero dut zuei hori ez gertatzea)




EUSKARAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU,
HOTMAIL EDO GMAIL ERABILTZEN BA DUZU EGIZU ALDAKETA
!!!!!!!!!!!!!


Dena den baditugu aukera gehiago euskaraz
http://www.euskalerria.org
POSTA ZERBITZUA EUSKARAZ


domingo, 13 de diciembre de 2009

BADOK.INFO; EUSKAL KANTAGINTZAREN ATARIA

Berria egunkariak euskal kantagintzaren ataria izango den web orria eskainiko digu;
www.badok.info
Euskal musikaren gune honetan erabiltzaleok 1000 disko,300 abesti eta 160 biografia eta diskografia izango ditugu eskura, entzuteko aukera izango dugu baina ezingo dugu deskargatu.
Bertan, artikulu, idatzizkoak,hitzak,kantak,biografiak,diskoetxeak,albisteak,abestien letrak bideoklipak eta beraien historia ere aurkitu ahal izango ditugu.

jueves, 3 de diciembre de 2009

AGURRIK EZ, GERO ARTE LUIXITO



AGURRIK EZ , GERO ARTE ETA ESKERRIK ASKO "LUIXITO"
Eskerrik asko elkarrekin pasa ditugun momentu on eta zoragarriak, txistua,txisteak,alboka,....euskara,alderdia,euskal kultura......eliza, unibertsitate....

Bidai hau egin behar eta noiz eta Euskararen egunean, beti puntuatu dek eta gaur ere bai
Hire omenez Youtubetik
jaitsi ditugun txistu emanaldi eta Urretxindorrak abestutako Aitorren hizkuntz zaharra

HILETA ELIZKIZUNA , Bihar abenduak 04 arratsaldeko 18:30etan Alde
Zaharreko KORUKO ANDRE MARIAREN BASILIKAN



P.D. Eskumuinak, Mikel Atxaga, Gorka Agirre, Txato.... Guztieri adierazi gurekin jarraitzen dutela

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da gaur

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da gaur munduko txoko guztietan.

Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan banaturik gaudelako. Eta euskara gutxien espero dugun munduko edozein txokotan entzun daitekeelako.
Lehenengo euskararen eguna 1949an ospatu zen, gaurko egunez. Orduan, Espainiako estatuko egoera politikoa tarteko, Euskararen Egunaren ekitaldiak Iparraldean eta Amerikako hainbat lekutan ospatu ziren. Jatorrian, ospakizun hau Eusko Ikaskuntzaren sorrerari estu loturik dago. 1995ean, diasporako euskaldunek egun handitzat zutena, EUSKARAREN EGUN ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, EUSKARAREN EGUNA izendatzea erabaki zuten. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da, kanpoan dauden euskaldunek ere jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean: Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Erresuma Batuan, Italian… Pentsa ezazue, badakizue zuen moduko zenbat gazte eta ez hain gazte egongo diren jai honetaz gozatzen? Hamaika! Beraz, gaurkoan euskarak bildu gaitu, euskararen indarrak bildu ditu itsasoz bestaldeko euskaldunak eta Euskal Herrikoak. Besterik gabe jai eguna hasi da! Etxean eta kalean, gurasoekin, lagun artean, Jolastu euskaraz, bizi euskaraz, ligatu euskaraz, ikasi euskaraz ,lan egin euskaraz eta lan egin euskararen alde!




Nere eta Oihane..aberriaren mugak................

jueves, 5 de noviembre de 2009

Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera salatzeko eta auzipetuei elkartasuna erakusteko unea.

Sei urte pasatu dira (2003-02-20) Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuela. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.

'Egunkaria'-ren aldeko inurri lana abian da

Denbora pasatu ahala gero eta gehiago dira Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera salatzeko eta auzipetuei elkartasuna erakusteko egiten ari diren ekimenak, eta, hemendik aitzinera, are gehiago izanen dira. Gaur Eibarren, Sopelan eta Tolosan ekimenak egongo dira.

Zinemagileek, aktoreek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, idazleek, argitaletxeek egin duten bezala, bihar musikarien, abeslarien eta diskoetxeen txanda izanen da. 12:00etan bilduko dira Donostiako Bulebarrean auzipetuei elkartasuna erakusteko. Deialdi irekia da, eta edozein joan daiteke deialdiarekin bat egiteko.

Larunbatean jai giroan eskatuko dute Egunkaria-ren askatasuna Donostiako Antigua auzoan. 12:00etatik aitzinera, bertako dantza taldeak, Igeldoko trikitilariak, Iker Alustiza bertsolariak kantu jirako bertako taldekideek bazterrak alaituko dituzte. Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohiak, berriz, hitza hartuko du, auziaren nondik norakoa azaltzeko. Jaia Gaskuña plazan eginen da, eta, eguraldi txarra eginez gero, Antiguako pilotalekuan.

Sarean ere gero eta oihartzun handiagoa du Egunkaria-ren aldeko kanpainak, batez ere Facebook, Twenti eta halako sare sozialetan. Facebooken dagoeneko 850 dira Egunkaria Libre! atariarekin lagun egin direnak eta Twentin 480. Bietan animo asko jaso dituzte bost auzipetuek. Egunkaria auziari buruzko informazio zabala jaso daiteke www.egunkaria. info webgunean.

Informazioa jasotzeaz gain webguneak ekonomikoki laguntzeko aukera ematen du. Baina ez da diruz laguntzeko dagoen aukera bakarra. Egunkaria Libre! kanpainaren antolatzaileek izen bereko elastikoak salgai jarri dituzte, baita laguntza bonoak ere. Datozen egun hauetan antolatuko diren ekitaldi gehienetan horien erosteko aukera izanen da.

GAUR (azaroak 5)

Eibar. Joan Mari Torrealdai Egunkaria auzian auzipetuta dagoen Egunkaria SAko Administrazioa Kontseiluko lehendakariak hitzaldia eskainiko du Eibarko Arrate kultur etxean 19:00etatik aitzinera.

Sopela. Iñaki Uria Egunkaria auzian auziperatuta dagoen Egunkaria SAko kontseilari ordezkariak hitzaldia eskainiko du Sopelako Kurtzio kultur etxean 19:30ean.

Tolosa. Egunkaria-ren aldeko herri batzordea sortzeko bilera eginen da Tolosako kultur etxean, 20:00etan.

BIHAR

Donostia. Musikariek, abeslariek eta diskoetxeek Egunkari-ko auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea eginen dute Egunkaria libre! lelopean Donostiako Bulebarren, 12:00etan.

Errenteria. Egunkariaren aldeko herri batzordea sortzeko bilera irekia egingo da Errenteriako Biteri kultur etxean. 19:30etik aitzinera.

LARUNBATA

Donostia. Euskaldunon Egunkaria-ren aldeko jaialdia eginen da Donostiako Antiguo auzoan 12:00etatik aitzinera. Bertso, dantza, kantu eta musikaren artean Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari ohiak hitza hartuko du bost auzipetuen izenean.

domingo, 4 de octubre de 2009

ZORIONAK ZURRIOLA IKASTOLARI

ZORIONAK antolakuntzari eta bertan parte hartu dugun guztiori.


Helburuak bete egin dira, bain behintzat jendearen partehartzeari dagokionez.

Egunean zehar egin diren ekitaldietan oso giro ona egon da.

Zorionak pasa dugun egunangatik.
ZORIONAK eta jarraitu LANEAN

JARRAITU HIREKIN MUNDUAN

ZORIONAK eta jarraitu LANEAN

JARRAITU HIREKIN MUNDUAN


miércoles, 2 de septiembre de 2009

Real Madril Lagun Aroren aurkako lagunarteko partida ez jokatzea aztertzen ari da, Kilometroen aldekoa delako

Berria.info'tik hartutako albistea

Real Madril Lagun Aroren aurkako lagunarteko partida ez jokatzea aztertzen ari da, Kilometroen aldekoa delako

"Taldearen aurkezpeneko partidan jokatzeko eskatu zigun Lagun Aro GBCk, baina ez dugu onartuko partida hori asmo politikoekin erabiltzea", adierazi du Real Madrileko kirol arloko zuzendariak. Hilaren 12an dira jokatzekoak, Donostian

Real Madril Lagun Aro Donostiako GBCren aurkako hilaren 12ko lagunarteko partida ez jokatzea aztertzen ari da, Antonio Maceiras Real Madrileko saskibaloi arloko zuzendariak esan duenez, partida Kilometroen aldekoa izango delako. "Taldearen aurkezpeneko partidan jokatzeko eskatu zigun Lagun Aro GBCk eta guk baietz esan genuen, baina ez dugu onartuko partida hori asmo politikoekin erabiltzea", adierazi du Maceirasek gaur Marca Espainiako kirol egunkarian.

Egunkari horretan, Lagun Aroko bozeramaile batek nabarmendu du "[Kilometroak] jaiak festa izaera" duela "eta ez politikoa; euskararen aldeko aldarria egiten dugu, eta euskara hizkuntza ofiziala da EAEn, gaztelaniarekin batera".

Gipuzkoako ikastolen aldeko partida Donostian dira jokatzekoak, Ilunben, eta atzo aurkeztu zuten Lagun Aro GBCk eta Kilometroetako talde antolatzaileak.

BERRIA.INFO Josebe Muguruza Kilometroen antolatzailearekin harremanetan jarri da eta Real Madrilen asmoen inguruko berririk ez duela adierazi du. Lagun Aroko ordezkari batekin ere hitz egin du BERRIA.INFOk eta, haren arabera, Real Madrilek ez die partida ez jokatzeko nahia jakinarazi eta, beraz, "jokatu egingo da".

Partida horretan bildutako diru guztia Zurriola Donostiako ikastolak jasoko du -bera da aurtengo Kilometroak festaren antolatzailea-. Urriaren 4an izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, Donostian.

Berandu, nahikoa politizatu dute beraiek iada.

Zergatik ez LAGUN ARO GIPUZKOA – BIZKAIA BASKET edo

LAGUN ARO GIPUZKOA – EUSKADIKO KUTXA BASKONIA

ETA TRIANGULARRA ?

lunes, 20 de abril de 2009

Udara euskal giroan pasatzeko aukera ezin hobea proposatu nahi dizuegu.



Aurten ere, Bastida!

Udara euskal giroan pasatzeko

aukera ezin hobea proposatu nahi dizuegu.

Konturatu gabe gainean dugu berriro ere udara eta urtero moduan,

aurten ere Gipuzkoako Gaztetxoen Elkartetik udalekuak antolatu

ditugu uztailerako. Aurreko urtean bezalaxe, aurtengoan Arabar Errioxako

Bastida herria aukeratu dugu udalekuak ospatzeko eta bertako ikastola

berria egokituko dugu horretarako.

Ikastolak bi urte besterik ez ditu eta herrigunean dago kokaturik, futbolzelai,

frontoi eta igerilekuen ondoan. Eraikuntzan bertan daude kokaturik

jangela, dutxak, gimnasioa eta beste hainbat zerbitzu ere.

Txandak: Adinen arabera banatutako bi txanda izango dira.

1. txanda: 7-11 urte bitartekoak > Uztailaren 2tik 11ra

2. txanda: 12-15 urte bitartekoak > Uztailaren 12tik 21era

Prezioa: 200 euro.

Izen ematea:

Izen-emate orria bete eta ondorengo helbidera bidali:

Gipuzko Buru Batzarra (Ion Ganbra)

Hernani kalea, 15 / behea

20004 Donostia

Oharra:

Behin eskaera guztiak jasota, onartuak izan diren haur guztiei eskutitz

bana bidaliko zaie datuak eskatu, informazio zabalagoa eman eta

ordainketa egiteko zehaztasunak emanez.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 656 788 024 telefono zenbakira.

Zatoz!

Gaztetxoen Udalekuak ‘09

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com