Mostrando entradas con la etiqueta EUSKARAREN EGUNA. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de noviembre de 2012

Abenduak 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

GURE HERRIAK HERRI ARTEAN BERE TOKIA BEHAR DUEN BEZALA,
HIZKUNTZAK ERE BEREA AURKIT BEHAR DU HIZKUNTZA ARTEAN;
HANDIKERIAZKO MENTURARIK GABE, IRAUPENA ETA HAZKUNTZA
SEGURTATZEKO BEHAR ADINA TOKIA

(MITXELENA)

lunes, 12 de noviembre de 2012

Abenduaren 3a Googlen

Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie. http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/

jueves, 2 de diciembre de 2010

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da abenduaren 3an munduko txoko guztietan.

Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan banaturik gaudelako. Eta euskara gutxien espero dugun munduko edozein txokotan entzun daitekeelako.
Lehenengo euskararen eguna 1949an ospatu zen, gaurko egunez. Orduan, Espainiako estatuko egoera politikoa tarteko, Euskararen Egunaren ekitaldiak Iparraldean eta Amerikako hainbat lekutan ospatu ziren. Jatorrian, ospakizun hau Eusko Ikaskuntzaren sorrerari estu loturik dago. 1995ean, diasporako euskaldunek egun handitzat zutena, EUSKARAREN EGUN ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, EUSKARAREN EGUNA izendatzea erabaki zuten. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da, kanpoan dauden euskaldunek ere jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean: Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Erresuma Batuan, Italian… Pentsa ezazue, badakizue zuen moduko zenbat gazte eta ez hain gazte egongo diren jai honetaz gozatzen? Hamaika! Beraz, gaurkoan euskarak bildu gaitu, euskararen indarrak bildu ditu itsasoz bestaldeko euskaldunak eta Euskal Herrikoak. Besterik gabe jai eguna hasi da! Etxean eta kalean, gurasoekin, lagun artean, Jolastu euskaraz, bizi euskaraz, ligatu euskaraz, ikasi euskaraz ,lan egin euskaraz eta lan egin euskararen alde!

jueves, 3 de diciembre de 2009

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da gaur

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da gaur munduko txoko guztietan.

Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan banaturik gaudelako. Eta euskara gutxien espero dugun munduko edozein txokotan entzun daitekeelako.
Lehenengo euskararen eguna 1949an ospatu zen, gaurko egunez. Orduan, Espainiako estatuko egoera politikoa tarteko, Euskararen Egunaren ekitaldiak Iparraldean eta Amerikako hainbat lekutan ospatu ziren. Jatorrian, ospakizun hau Eusko Ikaskuntzaren sorrerari estu loturik dago. 1995ean, diasporako euskaldunek egun handitzat zutena, EUSKARAREN EGUN ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, EUSKARAREN EGUNA izendatzea erabaki zuten. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da, kanpoan dauden euskaldunek ere jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean: Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Erresuma Batuan, Italian… Pentsa ezazue, badakizue zuen moduko zenbat gazte eta ez hain gazte egongo diren jai honetaz gozatzen? Hamaika! Beraz, gaurkoan euskarak bildu gaitu, euskararen indarrak bildu ditu itsasoz bestaldeko euskaldunak eta Euskal Herrikoak. Besterik gabe jai eguna hasi da! Etxean eta kalean, gurasoekin, lagun artean, Jolastu euskaraz, bizi euskaraz, ligatu euskaraz, ikasi euskaraz ,lan egin euskaraz eta lan egin euskararen alde!

Nere eta Oihane..aberriaren mugak................

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com