
Se han repartido y buzoneado unas hojas informativas por parte de la plataforma AHT GELDITU elkarlanean de Andoain en las que se refiere a loo acontecido en el pleno municipal celebrado el 26 de noviembre de 2.009.
Por nuestra parte queremos informar verazmente,no solo a los 1.200 firmantes a favor del debate sobre el TAV, sino que a todos los andoaindarras indicar que:
En el reglamento de funcionamiento de los plenos municipales está contemplado la participación de los andoaindarras, siendo potestad de quien preside el pleno conceder la palabra a quien lo solicite, en este caso y como es sabido a Estanis Amuchastegui (PSE-EE). AHT Gelditu Elkarlana de Andoain denuncia que se le negó la participación en el debate, pues bien, informar que en dicho pleno, nadie de los presentes entre el público, insisto nadie, solicitó en ningún momento la palabra.
Andoaingo AHT Gelditu Elkarlana Plataformak azken egun hauetan orri informatzaile bat banatu du; bertan 2009ko azaroaren 26an ospaturiko Osoko Bilkuran gertatutakoari egiten zaio aipamen...
Gure aldetik, egiazko informazioa luzatu nahian, ez bakarrik 1200 sinatzaile horiei, baizik eta andoaindar guztiei, zera azpimarratu nahi dugu:
1.Osoko Bilkuren funtzionamenduari dagokion araudian andoaindarren parte hartzea jasota dago. Osoko Bilkura zuzentzen duenari dagokio eskatzen duen pertsona orori hitza ematea –kasu honetan, denok dakigun bezala, Estanis Amutxastegiri (PSE-EE)–. Andoaingo AHT Gelditu Elkarlana Plataformak, eztabaidan parte hartzea ukatu zitzaiola salatzen du. Honen gainean argitu nahi dugu, aipatu Osoko Bilkuran publikoko inork ez zuela inongo momentutan hitza eskatu.
2.Era berean, bukatzen dute esanaz, Udal ordezkariek AHTaren inguruan duten informazio eza agerian geratu zela, baina zentzu berean, aitortzen dute, eskutitz honen sinatzaileak, EAJ-PNVko bozemaile bezala, harriturik utzi zituela, beraiek ez zekizkiten informazio eta datuak helarazi baitzituen. Argitu, informazio horiek historikoak zirela jadanik, 95-99 legealdikoak hain zuzen ere eta interesa eduki duen edonoren esku egon direla.
3. Behin eta berriz diote “AHTak eztabaida sakon bat” behar duela. Gogoratu, lehenago, Leizarango autobiaren eztabaida izan zela, eta orain, plataformak dioen bezala, AHTaren eztabaida, errauskailuaren eztabaidarekin eta superportuaren eztabaidarekin batera. Eztabaida sozialari buruz hitz egiten digute, “AHTrik ez” leloa daraman gutuna bidaltzen diguten bitartean; ez digute eztabaidarako aukera xumerik ere ematen, esaterako, “AHT honi ez” proposamena luzatuz.
Zer eztabaida daiteke, hasteko, Euskal Herriko azpiegiturak andoaindarren eta oro har, euskaldun guztien beharrei egokitzeko beharra ukatzen badute?"
IÑAKI EGIBAR LARRAÑAGA
EAJ-PNV-ko ZINEGOTZIA


