miércoles, 25 de marzo de 2009

Gorka Agirreri, Joseba Egibarrek hileta elizkizunetan abestutako bertsoak.


Joseba Egibar, GBBko presidentea,Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea,andoaindarra eta Gorka Agirreren lagun minak,Gorka Agirreren hileta elizkizunetan Gorka Agirreren omenez abesturiko bertsoak.

Zu ere joan zara,
bihotzeko Gorka.
Zuk egindako dena,
orain nola konta?
Erbeste urrunean
hemengo jaio ta
zeure egin zenuen
zeureen erronka.
Zuretzat izango da
gure txalo-sorta.

Alderdikoa zara
izan alderdian,
abertzale zintzoa
gure Euskal Herrian.
Ezin izan zaituzte
lotu uztarrian.
Jainkoak har zaitzala
zeru pozgarrian,
erbesterik gabeko
betiko aberrian.

Maite zuen etxea,
maite alderdia,
maite askatasuna,
maite aberria.
Aita on zerukoa,
bidali argia,
zintzo ipin dezagun
nork geure harria,
zuzen jaso dezagun
Euskadi berria.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Agur eta ohore
Abertzale eta bake gizon

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com