Le Journal du Pays Basque
Sud Ouest
Claire Haran, Baionako Euskaldunen Hotelaren jabeak, Seaskari eman dio Saint-André plazan dagoen lau solairutako eraikina. Haranek 87 urte ditu eta ez du seme-alabarik. Bere gurasoek 1956an sortu zuten hotela eta bertan euskal giroa bizi izan zuen Haranek. Hasieran eraikina saltzekotan zen, baina azkenean Seaskari ematea erabaki du, irakaskuntza eta euskararen defentsarako erabiltzeko baldintzarekin: “Badakit pertsona serioak direla, ideia batzuen alde borrokan ari dira, eta nire ideiekin bat egiten dute”, esan du Claire Haranek. Era berean, eraikinak Hôtel des Basques ikurra mantentzea eskatu die emaileak. Kontratua duela aste batzuk sinatu zuten notario aurrean eta Seaskako arduradunek urtebeteko epea dute eraikinaren erabilera zehatza zein izango den erabakitzeko, orduan iraungitzen baita hotelaren egungo alokairu kontratua. Lehen aldia da Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak higiezinen dohaintza bat jasotzen duela; Paskal Indo lehendakariaren esanetan “benetan harriturik gaude keinu horrekin, Seaskaren erakus-leiho handi bat izango da Baiona erdian”.
Argia.com'etik hartua
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario