domingo, 24 de marzo de 2013

Martxoak 31,ABERRI EGUNA IKURRIÑA BALKOIAN,LEHIOAN ETA ...SAREAN!!!

Ikurriña leihoan, balkoiean... eta SAREAN! 
 (Ikurriña profil irudi bezala jarri)
Abertzaleok harro daramatzagu urteko egun guztietan gure Herriaren koloreak; harro sentitzen gara euskal herritar izateaz; harro esaten dugu "gu euskaldunak gara!". Zentzu horretan, egun berezia izaten da gu guztiontzat Aberri eguna (aurten, Martxoak 31).
Egun horretan, ohikoa izaten da leihoan edota balkoiean gure Ikurriña jartzea, baina aurten haratago joan behar dugu: abertzale guztiok Sarea geure egin behar dugu, profil irudietan Ikurriña bat jarriz. Erakuts diezaiogun munduari hemen herri bat dagoela, geure etorkizuna bakean erabaki nahi dugula eta horrela pentsatzen dugun asko garela. Guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da, Sarea (blogger,Tuenti, Facebook, Twitter...) kolore zuri-berde-gorriz kolorezta dezagun.
Zenbat eta jende gehiago batu, orduan eta hobeto! Zabaldu deialdi hau sare sozialen eta zure e-mail kontaktuen bidez.


 IZAN ZIRELAKO GARA 
                                    GARELAKO IZANGO DIRA.

                                                               
GORA EUSKADI ASKATUTA !!! 

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com