Aurtengoan
ere iritsi dira dagoeneko, andoaindarrek horrenbeste maite ditugun
Santa Krutzak edo Gurutz Deunaren jaiak, egitaraua aurreratzen dizuegu
Apirilak 30, asteazkena. Jaien hasiera, txupinazoa
- 16:00 Haur pregoia Zumea plazan.
- 16:30 Txokolatada zumea plazan.
- 17:00 Judo eta karate erakustaldia Zumea plazan.
- 18:00 Puzgarriak Zumea plazan.
- 19:00 Buruhandi eta erraldoiak, Basterotik abiatuta.
- 19:30 Gora Kaletxiki txarangaren kalejira, Basterotik abiatuta.
- 19:30 Koadrilen jaitsiera eta pregoia Zubiaurre etxean. 1964ko danborradako emakumeak, Santa Krutz jaietako pregoilariak izango dira. Ondoren, Zumeatarra elkartearen danborrada.
- 20:00 Txosnen irekiera Bekoplazan.
- 20:00 Alberto Agirre abesbatza, Andoaingo txistulariak eta beste hainbat talde gehiago zuzenean, Basteron. Bandako zuzendariei eta Los Rubi taldeei omenaldia.
- 23:00 Elektro Orkestra txaranga, Bekoplazan hasita.
- 23:30 Berbena Bekoplazan: Laket eta Tajon Prieto y Los Kuajalotes.
- 10:00 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
- 10:30 XXXIV. Kros herrikoia, Bixente Huizi memoriala Bekoplazan.
- 11:30 Haur krosa Leizaur parkean.
- 12:30 Bakailao txapelketa Kale Nagusian.
- 12:30 Txirrindulari lasterketa Leizaur parkean.
- 14:30 Auzo bazkaria Kale Nagusian, bakoitzak berea eramanda. Kuxkuxtu txarangak alaitua. Ondoren bertsolariak: Eskudero, Mujika eta Irazustabarrena.
- 17:30 Erreka jaisiera. Partaideak ordubete lehenago Olazarren.
- 18:00 Bizikleta festa Zumea plazan, 2-10 urte artekoentzat.
- 18:30 Herri danborrada, Bekoplazan hasita. Entseguak apirilaren 28an eta 29an. 21:00etan Leitzaran jatetxearen ondoko lokalean.
- 19:30 Haur ikuskizuna Zumea plazan.
- 19:30 Taberna arteko pintxo lehiaketa. Pintxoak euro 1ean. Txistularien kalejira. Iazko irabazlea: Urkiola.
Aurtengo partaideak: Txitibar, Txalaka, Xaxi, Txuribeltz, Gaztelutxo, Txindoki, Irunberri, Traiñerum, Urkiola, Bastero, Etxeberria Hiru, Atarraia eta Miura. - 19:30 Sardin jatea Zumea kalean.
- 22:30 Kontzertua: Cobra, The Riff Truckers.
- 11:00 Herri kirolak, Incansables txarangak alaituta. Bekoplazan hasita, probak Kale Nagusian eta Zumea plazan ere egingo dituzte. Bost partaide izango dituzten neska-mutilen taldeak osatzea izango da asmoa, hainbat proba burutzeko: txingak, sokatira, lokotsak, zaku lasterketa, etab.
- 11:00 Haur arrantza lehiaketa Espigoian.
- 14:30 Koadrilen bazkaria Zumea plazan. Txartelak salgai: Txitibar, Xaxi, Irunberri eta Txindoki tabernetan. Koadrila bakoitzak bere bazkaria. Txartelaren prezioan mahaia, aulkia, sagardoa, ura, kafea eta kopa sartzen dira.
- 17:00 Soinuak taldearen kalejira, Basteron hasita.
- 17:30 Koadrilen kalejira Incansables txarangarekin, Bekoplazan hasita. 2
- 0:30 Karaokea txosnatan.
- 23:00 Berbena Bekoplazan: 3 gabe 2 eta Guri 5!
- 10:00 Dultzaineroekin diana.
- 10:30 Ikurrinaren jaitsiera, eskopeteroek lagunduta.
- 10:30 Ezpata dantza.
- 11:00 Meza santua Santa Krutz parrokian.
- 11:30 Ezpata dantza eta brokel dantzak.
- 11:30 Andoaingo trikitilariak kalez kale.
- 12:00 Txakolin dastaketa ermita parean.
- 17:00 Izartxorekin jolasak, Zumea plazan.
- 18:30 Kalejira elegantea, DJ Garik alaituta. Denok elegante jantzita irteteteko deialdia egin dute.
- 22:30 Peña Santa Krutz elkartearen danborrada. Entseguak apirilaren 28an eta 29an, 20:00etan Leitzaran jatetxearen ondoko lokalean.
- 22:30 Bekoplazan berbena: Astral, Bagauda, Ingo al deu?
- 10:00 Tolosa, Iruñea eta Andoaingo dultzaineroen topaketa.
- 10:00 Herriko artisauen azoka, Zumea plazan.
- 12:00 Kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria, Basteron hasita.
- 12:30 Urki dantza taldearen kalejira. Emanaldia Zumea plazan.
- 13:00 Andoaingo Bandaren kontzertua, Kale Nagusian.
- 18:00 Sagardo lehiaketa Zumea plazan, XXXIII. Edizioa.
- 18:00 Talogileak Zumea plazan, "Basataloak" taldearekin.
- 18:00 Trikitilariak Zumea plazan.
- 18:30 Kamioi Baby Band musika kalejira Kale Nagusian.
- 20:00 Zozongo batukada, kalejira perkusio doinuekin.
- 22:00 Txosnen itxierako ekitaldia.