jueves, 24 de abril de 2014

Santakrutzak 2014, egitarau osoa


Aurtengoan ere iritsi dira dagoeneko, andoaindarrek horrenbeste maite ditugun Santa Krutzak edo Gurutz Deunaren jaiak, egitaraua aurreratzen dizuegu


Apirilak 30, asteazkena. Jaien hasiera, txupinazoa
  • 16:00 Haur pregoia Zumea plazan.
  • 16:30 Txokolatada zumea plazan.
  • 17:00 Judo eta karate erakustaldia Zumea plazan.
  • 18:00 Puzgarriak Zumea plazan.
  • 19:00 Buruhandi eta erraldoiak, Basterotik abiatuta.
  • 19:30 Gora Kaletxiki txarangaren kalejira, Basterotik abiatuta.
  • 19:30 Koadrilen jaitsiera eta pregoia Zubiaurre etxean. 1964ko danborradako emakumeak, Santa Krutz jaietako pregoilariak izango dira. Ondoren, Zumeatarra elkartearen danborrada.
  • 20:00 Txosnen irekiera Bekoplazan.
  • 20:00 Alberto Agirre abesbatza, Andoaingo txistulariak eta beste hainbat talde gehiago zuzenean, Basteron. Bandako zuzendariei eta Los Rubi taldeei omenaldia.
  • 23:00 Elektro Orkestra txaranga, Bekoplazan hasita.
  • 23:30 Berbena Bekoplazan: Laket eta Tajon Prieto y Los Kuajalotes.
Maiatzak 1, osteguna. Krosa, erreka jaitsiera, sardin jatea
  • 10:00 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
  • 10:30 XXXIV. Kros herrikoia, Bixente Huizi memoriala Bekoplazan.
  • 11:30 Haur krosa Leizaur parkean.
  • 12:30 Bakailao txapelketa Kale Nagusian.
  • 12:30 Txirrindulari lasterketa Leizaur parkean.
  • 14:30 Auzo bazkaria Kale Nagusian, bakoitzak berea eramanda. Kuxkuxtu txarangak alaitua. Ondoren bertsolariak: Eskudero, Mujika eta Irazustabarrena.
  • 17:30 Erreka jaisiera. Partaideak ordubete lehenago Olazarren.
  • 18:00 Bizikleta festa Zumea plazan, 2-10 urte artekoentzat.
  • 18:30 Herri danborrada, Bekoplazan hasita. Entseguak apirilaren 28an eta 29an. 21:00etan Leitzaran jatetxearen ondoko lokalean.
  • 19:30 Haur ikuskizuna Zumea plazan.
  • 19:30 Taberna arteko pintxo lehiaketa. Pintxoak euro 1ean. Txistularien kalejira. Iazko irabazlea: Urkiola.
    Aurtengo partaideak: Txitibar, Txalaka, Xaxi, Txuribeltz, Gaztelutxo, Txindoki, Irunberri, Traiñerum, Urkiola, Bastero, Etxeberria Hiru, Atarraia eta Miura.
  • 19:30 Sardin jatea Zumea kalean.
  • 22:30 Kontzertua: Cobra, The Riff Truckers.
Maiatzak 2, ostirala. Koadrilen eguna
  • 11:00 Herri kirolak, Incansables txarangak alaituta. Bekoplazan hasita, probak Kale Nagusian eta Zumea plazan ere egingo dituzte. Bost partaide izango dituzten neska-mutilen taldeak osatzea izango da asmoa, hainbat proba burutzeko: txingak, sokatira, lokotsak, zaku lasterketa, etab.
  • 11:00 Haur arrantza lehiaketa Espigoian.
  • 14:30 Koadrilen bazkaria Zumea plazan. Txartelak salgai: Txitibar, Xaxi, Irunberri eta Txindoki tabernetan. Koadrila bakoitzak bere bazkaria. Txartelaren prezioan mahaia, aulkia, sagardoa, ura, kafea eta kopa sartzen dira.
  • 17:00 Soinuak taldearen kalejira, Basteron hasita.
  • 17:30 Koadrilen kalejira Incansables txarangarekin, Bekoplazan hasita. 2
  • 0:30 Karaokea txosnatan.
  • 23:00 Berbena Bekoplazan: 3 gabe 2 eta Guri 5!
Maiatzak 3, larunbata. Santa Krutz eguna, Elegante eguna
  • 10:00 Dultzaineroekin diana.
  • 10:30 Ikurrinaren jaitsiera, eskopeteroek lagunduta.
  • 10:30 Ezpata dantza.
  • 11:00 Meza santua Santa Krutz parrokian.
  • 11:30 Ezpata dantza eta brokel dantzak.
  • 11:30 Andoaingo trikitilariak kalez kale.
  • 12:00 Txakolin dastaketa ermita parean.
  • 17:00 Izartxorekin jolasak, Zumea plazan.
  • 18:30 Kalejira elegantea, DJ Garik alaituta. Denok elegante jantzita irteteteko deialdia egin dute.
  • 22:30 Peña Santa Krutz elkartearen danborrada. Entseguak apirilaren 28an eta 29an, 20:00etan Leitzaran jatetxearen ondoko lokalean.
  • 22:30 Bekoplazan berbena: Astral, Bagauda, Ingo al deu?
Maiatzak 4, igandea. Sagardo dastaketa, jaien amaiera
  • 10:00 Tolosa, Iruñea eta Andoaingo dultzaineroen topaketa.
  • 10:00 Herriko artisauen azoka, Zumea plazan.
  • 12:00 Kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria, Basteron hasita.
  • 12:30 Urki dantza taldearen kalejira. Emanaldia Zumea plazan.
  • 13:00 Andoaingo Bandaren kontzertua, Kale Nagusian.
  • 18:00 Sagardo lehiaketa Zumea plazan, XXXIII. Edizioa.
  • 18:00 Talogileak Zumea plazan, "Basataloak" taldearekin.
  • 18:00 Trikitilariak Zumea plazan.
  • 18:30 Kamioi Baby Band musika kalejira Kale Nagusian.
  • 20:00 Zozongo batukada, kalejira perkusio doinuekin.
  • 22:00 Txosnen itxierako ekitaldia.

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com