Mikel Atxagari omenaldia egingo diote gaur Donostian
kazetariari buruzkoliburua aurkeztu dute
Mikel Atxaga Jeltzale,abertzale, euskaltzale, kazetari, idazle eta itzultzaileari omenaldia egin diote gaur Donostiako Miramar Jauregian. Azken urteotan zuzendu duen Bidegileak izeneko bildumaren baitan berari buruzko liburua aurkeztu dute .
Mikel Atxagak ez du aurkezpenik behar euskarazko kazetaritzan eta oro har euskalgintzan. Azken urteotan Bidegileak bildumaren koordinatzaile eta zuzendaria izan da eta euskalgintzan aitzindari izan diren 200dik gora pertsonen bizitza eta lana ezagutzera eman ditu.
20 urteotan, 54 sorta kaleratu dira aipatu bildumaren barruan. 200dik gora bidegileren bizitza eta lana, beste 100 baino idazle gehiagoren eskutik; emaitza oparoa ikuspuntu guztietatik begiratuta. Bidegileei buruzko bildumak, nahitaez, bidegile bat behar hauspo emaile: Mikel Atxaga; bera izan da, 1997az geroztik, bilduma honen koordinazio eta zuzendaritzaz arduratu dena
Mikel Atxaga (Urnieta, 1932) 1965etik aurrera euskal kazetaritzak eduki duen maisurik maisuena izan zen.
Atxaga sekula gehiago itzuliko ez diren garaien lekuko aparta dugu. Berak esan ohi duenez "errepublikanoa jaiotzez", Errepublikan jaioan alegia, baserritarren sindikatuaren biltegian aritutako apaiz langilea izan zen 1960eko hamarkadan, "Francok Elizari eman ohi zion soldata jaso nahi" ez zuelako. Apaiz izateari utzi ondoren, berriz, Zeruko Argia astekariaren zuzendari, argitaratu aurretik ale osoa zentsuratik pasatu behar izaten zen garaietan.
Zenbaitek besterik uste arren, Mikel Atxaga ez da inoiz euskaldun sutsua izan, euskaldun hutsa baizik. Bada gero alderik. Ez du sekula erdaraz idatzi beharrik sentitu eta, are gutxiago, tentaldi hori gainditu beharrik izan. Demokraziaren atarian ere, Felipe Gonzalezek Donostian emandako lehen prentsaurrekoan (1976), Mikelek euskaraz galdetu zuen. Eta, egia esan, erantzunak ez zuen galdera gaztelaniaz egin izan balio baino oihartzun gutxiago izan.
ZORIONAK MIKEL, ZURE BAILARAKO JELTZALEEN PARTEZ
ZORIONAK MIKEL !!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario