lunes, 20 de abril de 2009

Udara euskal giroan pasatzeko aukera ezin hobea proposatu nahi dizuegu.



Aurten ere, Bastida!

Udara euskal giroan pasatzeko

aukera ezin hobea proposatu nahi dizuegu.

Konturatu gabe gainean dugu berriro ere udara eta urtero moduan,

aurten ere Gipuzkoako Gaztetxoen Elkartetik udalekuak antolatu

ditugu uztailerako. Aurreko urtean bezalaxe, aurtengoan Arabar Errioxako

Bastida herria aukeratu dugu udalekuak ospatzeko eta bertako ikastola

berria egokituko dugu horretarako.

Ikastolak bi urte besterik ez ditu eta herrigunean dago kokaturik, futbolzelai,

frontoi eta igerilekuen ondoan. Eraikuntzan bertan daude kokaturik

jangela, dutxak, gimnasioa eta beste hainbat zerbitzu ere.

Txandak: Adinen arabera banatutako bi txanda izango dira.

1. txanda: 7-11 urte bitartekoak > Uztailaren 2tik 11ra

2. txanda: 12-15 urte bitartekoak > Uztailaren 12tik 21era

Prezioa: 200 euro.

Izen ematea:

Izen-emate orria bete eta ondorengo helbidera bidali:

Gipuzko Buru Batzarra (Ion Ganbra)

Hernani kalea, 15 / behea

20004 Donostia

Oharra:

Behin eskaera guztiak jasota, onartuak izan diren haur guztiei eskutitz

bana bidaliko zaie datuak eskatu, informazio zabalagoa eman eta

ordainketa egiteko zehaztasunak emanez.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 656 788 024 telefono zenbakira.

Zatoz!

Gaztetxoen Udalekuak ‘09

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com