martes, 14 de julio de 2009

GAUR IKURRIÑAK 115 URTE BETETZEN DU

MIRETSI, BABESTU , ESTALPETU , URGATZI, ITZALPETU , GERIZATU DEZAGUN GURE IKURRIÑA

Gaur 115 urte betetzen dira ikurriña lehen aldiz goratu/igo zela

Ikurrina Arana Goiri anaiek,sortu zuten.

1894ko uztailaren 14an Bilboko Euzkeldun Batzokijan jaso zen lehen aldiz eta urte bat geroago Sabino Aranak berak sortutako Euzko Alderdi Jeltzaleak bere egin zuen.

Bizkaia irudikatzeko sortua, laster alboratu zen hasierako esanahi hura Euskal Herri osoaren ikurtzat hartzen hasi baitzen.

Arana ez zegoen bilakaera horrekin ados. Horregatik 1907 urtean zazpi bandera berri marraztu zituen Luis Aranak: Euskal Herriarentzat orokor bat (Euzkadiko Konfederazioaren Bandera) eta lurralde bakoitzarentzat bana (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa). Proposamen hauek ez zuten arrakastarik izan.

Aznar sailburu sozialistaren proposamenez 1936 urtean Euskadiko bandera ofizialtzat hartu zen. Hala ere, Aranatarren hasierako neurriak egokitu behar izan ziren, Victor Bilbao Goioagaren ehungintza-gizonaren aholkuei men eginda. Izan ere, jatorrizko neurriei eutsiz gero, ikurrina nekez ikusiko zen urrunetik, batez ere gurutze berdea oinarri gorriaren gainean. Horrela, luze-zabalera mantenduz (500x280), gurutzeen zabalera 43 cm-ra igaro zen.

Francok 1939an legezkanpotu zuen eta diktadura osoan zehar Ikurrina debekatua egon zen Hegoaldean, baina Ipar Euskal Herrian arazorik gabe erabili zen.

1977an berriro legeztatu eta Euskal Autonomi Erkidegoko bandera ofizialtzat hartu zen, nahiz eta Euskal Herri osoa irudikatzeko erabili.


ABERTZALE IZAN ZIRELAKO , GARA.GARELAKO IZANGO DIRA

MANTENDU DEZAGUN ITURRIA BIZIRIK
EDAN ITURRI ZAHARRETIK DATORREN UR BERRIA

GORA EUZKADI ASKATUTA

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com