Izaskun Bilbaok 'Egunkaria auziko' torturak eta epaiketa aipatu ditu Europako Legebiltzarrean
Egunkaria-ko itxiera kasuko auzipetu batzuek torturak salatu zituztela esan zuen asteazkenean Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak Europako Legebiltzarrean, eta kazeta itxi eta ia zazpi urtera ari direla egiten epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auziaz hitz egin du, eta minutu bateko astia izan du horretarako. Haren ustez, Europak "[Espainiako] Justiziaren akatsa" gaitzetsi egin beharko luke, "demokrazia indartzeko".
Bukaeran europarlamentari batzuek txaloak jo dizkiote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario