lunes, 12 de abril de 2010
EGUNKARIA ABSOLBITUA, ZORIONAK!!!
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan dio epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, 'Egunkaria' itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Tortura salaketez esaten du "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik" ez zela egon". Guardia Zibilak itxi zuen euskarazko kazeta, 2003an.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario