

Aurten ere, Bastida!
Udara euskal giroan pasatzeko aukera ezin hobea proposatu nahi dizuegu.
Konturatu gabe gainean dugu berriro ere udara eta urtero moduan,
aurten ere Gipuzkoako Gaztetxoen Elkarteak udalekuak antolatu
ditu uztailerako. Aurreko urtean bezalaxe, aurtengoan Arabar Errioxako
Bastida herria aukeratu dute udalekuak ospatzeko eta bertako ikastola
berria egokituko dute horretarako.
Ikastolak hiru urte besterik ez ditu eta herrigunean dago kokaturik, futbolzelai,
frontoi eta igerilekuen ondoan. Eraikuntzan bertan daude kokaturik
jangela, dutxak, gimnasioa eta beste hainbat zerbitzu ere.
Txandak: Adinen arabera banatutako bi txanda izango dira.
1. txanda: 7-11 urte bitartekoak > Uztailaren 3tik 12ra
2. txanda: 12-15 urte bitartekoak > Uztailaren 13tik 22ra
Prezioa: 240 euro.
Izen ematea:
Izen-emate orria bete eta ondorengo helbidera bidali:
Gipuzkoako Gaztetxoen Elkartea (Ion Ganbra)
Pinu Bidea 20
20009 Donostia
Oharra:
Behin eskaera guztiak jasota, onartuak izan diren haur guztiei eskutitz
bana bidaliko zaie datuak eskatu, informazio zabalagoa eman eta
ordainketa egiteko zehaztasunak emanez.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 656 788 024 telefono zenbakira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario