Ohiz kanpoko Batzar Nagusia egingo du Lokarrik datorren urtarrilaren 31n
Eztabaida garden eta irekia izango da
Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak hausnarketa ariketa bat abiatu du datorren urteetarako bere lehentasunak eta planak zehazteko. Bukaera datorren urtarrilaren 31n Ohiz kanpoko Batzar Nagusi batean izango duen eztabaida honek oinarrizko txosten bat du abiapuntu, zeinak aldaketak izango dituen batzar prozesu honen baitan. Hauek dira txostenak biltzen dituen ideia nagusiak:Eztabaida garden eta irekia izango da
Ideia nagusiak
1. Aurreikusitako eraldaketa
• Diskurtsoan amaitua: akordioa eta kontsulta.
• Osatu gabea parte hartzeko eta mobilizatzeko eretan.
2. Bake prozesua arriskuan dago
• ETAren balizko amaiera desordenatua
• Akordio transbertsala beto-eskubidetzat jotzen da
• Kontsulta gaizki kudeatu da
• Gizartea etsituta dago, desmobilizaturik
3. Lokarriren lehentasunak
• Herri partaidetza sustatu eta erraztea
• Bakearean eta normalizazioaren aldeko masa kritiko soziala mantentzea
4. Partaidetza era berriak
• Partaidetza presentziala (Bake Prozesuaren Behatoki Soziala)
• 2.0 partaidetza: hitz egin, entzun eta sarean lana sortzea5. Estrategia informatibo berria
5. Estrategia informatibo berria
• Hedabideen bitartez agertzeari uko egitea
• Komunikazio baliabide propioak garatzea
• Nola parte hartu eztabaidan
Eztabaida zabalik dago parte hartu nahi duten pertsona guztientzat. Lokarrik aukera ezberdinak eskaintzen ditu, har ezazu gustukoena
• 1. Partaidetza presentziala. Hots egin 902 42 10 10 telefonora edo idatzi info@lokarri.org helbidera. Agiri guztiak eta bileren egutegi bat bidaliko dizkizugu
• 2. Partaidetza sarean
• Jaitsi ezazu txostena eta bidal itzazu zure ekarpenak info@lokarri.org helbidera
• Sar zaitez Lokarriren foroetan
• Parte hartu Lokarriren Facebook taldean
No hay comentarios:
Publicar un comentario