Gaur goizean Joseba Egibar Artola EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidente, Euskadi Buru Batzarreko kide eta Eusko legebiltzarreko bozeramailea Euskadi Irratiko Faktoria saioan enkarrizkatu dute.
AUDIO, ELKARRIZKETA OSOA ENTZUN
Egibar: "Rubalcabak euskal politika kontrolatu nahi du"
Joseba Egibar, EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, elkarrizketatu dute "Faktoria" saioan.
Burukide jeltzalearen esanetan, Espainiako gobernutik, euskal politika mendean hartu nahi dute: "Ikusten da Rubalcabaren nahiak nondik-nora doazen, euskal politika kontrolatu nahi du. Beraiek aginte maila nahi dute, berriro EAJ zokoratzeko".
Honek argitzen du Perez Rubalcaba barne ministroak Batasunari buruz esandakoa. ETAren indarkeriaren amaieraren harira horrela mintzatu da jeltzalea: "Indarkeriaren amaiera ordenatua eta benetakoa izateko, elkarrizketatua izan behar da. Horretarako ezinbestekoa da ETAk erabaki bat hartzea".
1 comentario:
AURRERA JOSEP !!!
Publicar un comentario