castellano
EUSKADIKO EPAITEGI NAGUSIAK ERAGOZPENIK EZ DIPUTAZIOAREN ATARIAN JARRITAKO PLAKARI
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Estatuko Abokatuak epai-exekuzioaren gorabehera gisa aurkeztu zuen helegitea, banderak Gipuzkoako Foru Jauregian jartzeko erari buruz.
Epaiak dioenez, plakak eta bere edukiak "ez dute oztopatzen, ez eragozten, bandera bere tokian egotea".
Eneko Goia Diputazioko bozeramaleak esan du Gipuzkoako eta Euskadiko gizartearen gehiengoak sentitzen duena adierazten duela plakak.
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Estatuko Abokatuak epai-exekuzioaren gorabehera gisa aurkeztu zuen helegitea, banderak Gipuzkoako Foru Jauregian jartzeko erari buruz. Ekitaldi hartan, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok plaka bat jarri zuen agerian, Diputatuen Kontseiluak onartutako adierazpen instituzionalarekin. Espainiar bandera Foru Aldundiaren egoitzan jartzeko obligazioaren kontra agertu zen Diputatuen Kontseilua.
Auzitegi Nagusiaren autoak dioenez "epairen exekuzioa burutu egin da, bandera jarrita baitago", eta "auzitik kanpokoa" da plaka bat ezartzea adierazpen batekin. Auzitegiak arrazoitzen du "plaka horrek eta bere edukiak" ez dutela "oztopatzen, ez eragozten, bandera bere tokian egotea". Adierazten du, halaber, plaka auzitan jartzekotan egin beharko dela "dagokion prozesua sustatuz, auzi-jartzailearen iritziz plakaren testua larria bada".
Auzitegiaren autoa ezagutu duenean, Aldundiko bozemaile Eneko Goiak adierazi du horrek berretsi egiten duela Aldundiak epaia bete zuela. Goiak erantsi du oso garrantzitsua dela "ikurrak inposatu nahi dizkiguten horiek argi jakitea zein den Gipuzkoako eta Euskadiko herritar gehiengoaren sentipena. Gehiengoaren sentipen hori agerian eta modu iraunkorrean jasota egotea adierazpen askatasunak babestutako eskubide bat da, gizakiaren eta gizarte demokratikoaren oinarrizko eskubide bat, alegia."
Azkenik, foru bozemaileak gonbitea egin die udalei "baldin eta epai baten bitartez espainiar bandera jartzera behartzen badituzte, leku nabarmen batean ikusgarri jar dezaten plaka bat, halako ikurrak inposatzearen kontra gure gizartearen gehiengoak duen sentipenaren adierazgarri".
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario