Andoni Baltasar, EAJ-PNV. Andoain: “Andoain benetako bakearen eredua izatea nahiko genuke”
Udalaren egoera ekonomikoarekin kezka handia erakutsi dute, eta Azpikolako harrobiaren aurka borrokatuko dutela diote.
Laburbildu ezazu zuen ideia nagusia.
Herritarrak dituen benetako beharrei erantzuna ematea falta da. Gauzak egiten dira, baina ez dut uste benetako beharrei erantzuten dieten. Lehenik eta behin jakin behar dugu herritarrok zer nahi dugun. Eta horren arabera ekin, edo saiatu behintzat.
Alkate izanez gero, zuek proposatzen dituzuen artean martxan jarriko zenituzketen hiru neurri aipatu.
Finantziazioa oso gai garrantzitsua da. Udalaren egoera ekonomikoa ez da larria, baina ona ere ez da. Hori hobetzeko zer egin? Alderdi jeltzaleak azken aurrekontuaren eztabaidan esan zuena: diru iturriak behar ditugu, baina gastu korrontea murriztu egin behar da. Sarrera eta gastuen artean oso tarte estua dago, baina etorkizuneko proiektuetan ezin da pentsatu. Mailegua eskatzera behartuta gaude etengabe. Gure ustez, lehenik eta behin finantziazioa ondo baino hobeto aztertu behar da.
Bestetik Andoainen kontsumorako kultur eskaintza badagoela nabarmena da. Baina herrian kultur eragile ugari dago eta Bastero sortzaileari eta eragileari ateak ireki behar zaizkio. Ondo dago puntako taldeak eta obrak ekartzea, baina orain arte hori bakarrik egin da eta ez da herritarren parte hartzea sustatu.
Gure taldearen borroka Azpikolako harrobia ez irekitzea izango da. PSEk azken unean sartu duen proposamena izan da eta gu aurka gaude. Aurrez aurre aurkituko gaituzte. Andoainen bi harrobi ditugu, hiru edukitzea lotsagarria litzateke.
Amaitu den agintaldiaren balorazioa egin.
Ekimenak aurrera egin badira ere, Udalaren diruarekin oso gauza gutxi egin da. Egin den guztia Aldundiaren eta Jaurlaritzaren nahiz E planaren bidez iritsi da. Herriak zituen beharrei ez zaie erantzuna eman.
Autokritikak ere tartea izan beharko du.
Autokritika egin beharra dago. Udalean, hala ere, PSE-EEk EBrekin gobernu taldea egin zuen eta gehiengo osoa zuen. Gure ekarpenak egin ditugu baina askotan ikusi da gehiengo osoa duenak besteei jaramonik ez diela egiten. Nolanahi ere, azken aurrekontuetan bost ekarpen egin ditugu eta denak kontutan hartu dira. Baina zaila da oposizioa egitea aurre fronte bat duzunean. Izan ere, PSEk eta EBk beti eduki dute PPren babesa.
Agintaldi berriari begira, nola imajinatzen duzu herria lau urte barru?
Andoain ETAren bortxakeria jasandako herri modura ezagun egin dute. Eta ez zaigu hori gustatzen. Hemendik lau urtera benetako bake eredua izatea nahiko genuke. Herritarrek aukera berdintasuna izan dezagula.
Egoera ekonomikoa ez da batere lagungarria, baina imajinazio pixka batekin eta instituzio batzuen laguntzarekin aurrerapausoak eman daitezke.
Zein da zure alderdiak eskaintzen duen bermea edo garantia?
Agintean egon garen herrietan ekonomikoki gauzak ez dira gaizki egin, sozialistek agintzen duten herriekin alderatuta. Lan asko egin beharra dago finantziazioan, langabeziaren aurka... gure alderdia horretan beti eredu izan da.
Azpikolako harrobia: Agintea lortuz gero, hutsetik hasiko zarete edota agintaldi honetan emandako pausoak kontutan hartuko al dira?
Harrobia berriro martxan jartzearen aurkako jarrera irmoa dugu. Garbi daukagu hori gure borroka izango dela.
KATE MOTZEAN
Herriko gustuko txokoa: Otita.
Andoaindar bat: Aita Larramendi.
Herrian faltan somatzen duzuna: Herritarren partaidetza.
Eta soberan? Elkarrekiko ezin ikusiak.
Maiatzaren 23an zer? Atseden hartu, baina lanean hasteko gogo biziz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario