sábado, 23 de julio de 2011

Euzko Gaztedik atzo Norvegian izandako atentatuak salatzen ditu

Euzko Gaztedik atzo Norvegian izandako atentatuak salatzen ditu

Euzko Gaztedi Indarra (EGI), EAJ-PNVko gazteok, oso larrituta ikusi eta entzun ditugu atzokoan Norvegian gertaturiko bi atentatuen berriak. Oso larria deritzogu XXI. mendeko Europan ideia askatasunaren aurkako horrelako ekintzak egotea posible izatea. Zoritxarrez gainera, Euzkadin badakigu hori zer den.

Arduraturik gaude Europako herrialde demokratetan muturreko eskuindarren gorakada ikusita. Ideia hauek ez dituzte beste ideiak errespetatu izan, baina erakusten ari dira orain ere ez dituztela errespetatzen. Europak bere sineskera politikoan ditu demokrazia, askatasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta jasangarritasuna.

Larria da oso Osloko erdigunean gertaturikoa, baina zorionez, ez dira izan zitezkeen bezain gogorrak izan bere ondorioak. Ez da horrela izan, ordea, Utoya irlan: bertan, 570 gazte laborista zeuden, kanpaldi batetan bildurik, euren ideia politikoetan sakondu eta eztabaidatzeko, baina tiroketaren ondorioz, eta horri ihes egiteko saiakeran, uretan 84 gaztek bizia galdu dute.

Euzko Gaztedik (EGI) doluminak eta solidaritatea adierazi nahi dizkie Norvegiako herriari, biktima orori, horien familiei, eta nola ez, DNA alderdiri eta haren gazte erakundeari ere bai.

EGIn argi daukagu biolentziak ez garamatzala inora eta gure konpromisoa argia da bakearekin eta guzti-guztion arteko elkarrizketarekin.

Euzkadi, 2011ko uztailaren 23an

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com