viernes, 26 de abril de 2013

SANTA KRUTZAK 2013 , EGITARAUA


Aurtengoan ere iritsi dira dagoeneko, andoaindarrek horrenbeste maite ditugun Santa Krutzak edo Gurutz Deunaren jaiak, egitaraua aurreratzen dizuegu 
Apirilak 30, asteartea
Jaien hasiera, txupinazoa

  • 16:00    Haur pregoia Zumea plazan.
  • 16:30    Txokolatada Zumea plazan.
  • 17:00    Judo eta karate erakustaldia, puzgarriak Zumea plazan.
  • 19:30    Buruhandi eta erraldoien irteera Basterotik Gora Kaletxiki txarangarekin.
  • 19:30    Koadrillen jaitsiera eta pregoia Urki dantza taldearen eskutik, sortu zeneko 25.urteurrenean.
  • 19:30    Zumeatarra elkartearen danborrada.
  • 20:00    Txosnen irekiera Bekoplazan.
  • 20:00    Alberto Agirre abesbatza eta Andoaingo Txistulariak “Pepe Andoain gogoan”, Basteron.
  • 23:00    Kalez kale Debako elektro txaranga.
  • 23:30    Berbena Bekoplazan: 3gabe2, Gozo-Gozo.

Maiatzak 1, asteazkena
Kros herrikoia

  • 10:00    Dultzaineroekin diana.
  • 10:30    XXXII. kros herrikoia, Bixente Huizi memoriala, Bekoplazan.
  • 11:30    Haur krosa Leizaur parkean.
  • 12:30    Bakailao txapelketa Kale Nagusian.
  • 12:30    Txirrindulari lasterketa  Leizaur parkean.
  • 17:30    Erreka jaitsiera Bekoplazan.
  • 18:30    Kamioi Baby Band Zumea plazan, Basteron eta Zubiaurren.
  • 18:30    Herri Danborrada Bekoplazan hasita.
  • 19:30    Taberna arteko pintxo lehiaketa.
  • 20:00    Izan izar Beasaingo haur abesbatza Santa Krutz elizan.


Maiatzak 2, osteguna
Koadrilen eguna

  • 11:00    Koadrilen kalejira eta jokoak, Incansables txarangak alaituta Bekoplazan hasita.
  • 14:30    Koadrilen bazkaria Bekoplazan. Txartelak salgai: Txitibar, Xaxi, Irunberri eta Txindoki.
  • 17:30    Koadrilen kalejira, Incansablesek alaituta, Bekoplazan hasita.
  • 20:30    Karaokea txosnatan. Ondoren berbena: Itzartu, Besteikpe.


Maiatzak 3, ostirala
Santa Krutz eguna, elegante eguna

  • 10:00    Dultzaineroekin diana.
  • 10:30    Ikurriñaren jeitsiera, eskopeteroak lagunduta.
  • 10:30    Ezpata dantza.
  • 11:00    Meza santua Santa Krutz parrokian.
  • 11:30    Ezpata dantza eta Brokel dantzak.
  • 11:30    Andoaingo trikitilariak.
  • 12:00    Txakoli dastaketa ermita parean.
  • 17:00    Izartxorekin jolasak, Zumea plazan.
  • 17:00    Kale hezitzaileekin jolasak Zumea plazan.
  • 18:00    Herriko taldeen arteko herri kirol txapelketa, txosnatan. Interesa duenak ordubete lehenago agertu behar du. Taldeak orduan egingo dira.
  • 20:30    Kalejira elegantea, “denok elegante!” joateko deialdia.
  • 22:30    Bekoplazan kontzertua: Fiachras, Herena eta Zakilers.

Maiatzak 4, larunbata
Haur ikuskizunak

  • 09:30    Dultzaineroak diana.
  • 11:00    Haurrentzako arrantza lehiaketa espigoian.
  • 12:00    Basteron hasita kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria.
  • 12:00    IV. Bizikleta festa 2-10 urtekoentzat Zumea plazan.
  • 13:00    Kale Nagusian Andoaingo Bandaren kontzertua.
  • 14:30    Kale Nagusian auzo bazkaria. Bakoitzak berea. Segidan, La Jodedera kubatar doinuak.
  • 17:00    Basteron hasita Soinuak taldea eta Azelain balleta.
  • 18:00    Irri herri anitz haur ikuskizuna Zumea plazan.
  • 20:00    Sardin jatea Zumea kalean.
  • 22:30    Peña Santa Krutz elkartearen danborrada.
  • 23:30    Bekoplazan berbena: Gorkore, Derive eta Ingo al deu?.


Maiatzak 5, igandea
Jaien amaiera

  • 10:00    Tolosa, Iruñea eta Andoaingo dultzaineroekin topaketa.
  • 10:00    Herriko artisauen azoka, Zumea plazan.
  • 12:30    Urki dantza taldearen kalejira eta emanaldia Zumea plazan.
  • 16:30    Koadrilen arteko tortilla txapelketa.
  • 17:00    Bertso eta dantza saio ibiltaria, txosnatan hasita.
  • 18:00    XXXII. Sagardo lehiaketa. “Basataloak” taldearekin taloa, trikitilariak Zumea plazan.
  • 18:30    Bertsolariak Zumea plazan.
  • 19:30    Kaleetan zehar kalejira Orioko batukadarekin.
  • 22:00    Txosnen itxiera e|kitaldia.

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com