martes, 3 de junio de 2008

Andoaingo Osasun Zentroari pediatria larrialdi ordutegi eske

Pertsona bakar baten ekimenez, hogeita bost egunean ia hiru mila sinadura bildu dira pediatria larrialdi zerbitzu hobea eskatuz.
Orain aste batzuk Andoaingo bikote batek ezustea izan zuen haurrarekin. Osasun Etxera gerturatu eta urgentziazko zerbitzurik ez zegoenez, beharrean zegoen umea eta gurasoak Tolosara edo Hernanira joatea beste erremediorik ez zuten izan.
Egoeraren larritasunaz jabeturik, Mikel Zubeldia haurraren aita gaia aztertzen hasi zen berari gertaturikoa beste guraso batzuei gerta ez dakien.Udaletxera jo zuen egoera azaltzera eta babesa eskatzera. Alkatetzan, berriz, erantzun zioten Udalak Osakidetzaren aurrean ezer gutxi egin zezakeela pertsona bakarraren kexa defendatzeko garaian. Gauzak horrela, Zubeldiak sinadura kanpainari ekin zion maiatzaren 5etik 30era herriko ikastetxeetan, udal egoitzatan, haurtzaindegitan edota botikatan.Saiatzearen poderioz, 2811 sinadura lortu ditu Andoaingo Osasun Zentroari pediatria larrialdi ordutegi eskatuz. Ez da, ez, makala herritarren aldetik jaso duen babesa. Andoaingo Udalak orain argudio nagusi bat badauka Osakidetzaren aurreran pediatria larrialdi ordutegia eskatzeko garaian: ia hiru mila herritarren babesa.
Idatzi baten bidez, Mikel Zubeldia ekimenaren sustatzaileak eskerrona adierazi du, “Sinadura bilketa honetan parte hartu duzuenoi, bai antolakuntzan,zabaltze lanetan, bai zuen sinadurekin ekimenari bultzada eman diozuen guztioi, eskerrak eman nahi dizkizuet”. Ea Udalaren parte hartzearekin haur txikien gurasoak Andoainen lasaiago bizitzeko aukera dute, tajuzko pediatria larrialdi zerbitzu batekin.
Hauxe da, zehazki, hainbeste sinadura eskuratu dituen eskaera nagusia. Hitzez hitz: “Andoainek (14.000 biztanlerekin), bere Osasun Zentroan arratsaldeko 17:00ak arteko ordutegian haurren larrialdietarako pediatria zerbitzua eduki dezala, helduok larrialditarako daukagun bezala. Eta ordutegi horretatik kanpo andoaindarrentzat larrialdietarako erreferentzi gunea, hurbiltasunagatik, Hernanikoa izan dadila”.
(Aiuirri)

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com