lunes, 1 de septiembre de 2008
Espainiako Estatua Estrasburgoko auzitegian salatzera bultzaltuko du Jaurlaritzak
Kontsulta onartu ezean, Espainiako Estatua Estrasburgoko auzitegian salatzera bultzaltuko ditu herritarrak Jaurlaritzak
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta sailburuek ere jarriko dute salaketa, beren izenean; bide hori irailaren 16an abiatuko dute. Herritarrei salaketa horrekin bat egiteko deia egin die Ibarretxek Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak oporren ostean egin duen lehen batzarraren ostean. Datozen hilabeteak politikaren arloan "interesagarriak eta zailak" izango direla iritzi dio.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Eusko Legebiltzarraren Kontsultaren Legea eragozten badu, auzia Estrasburgora, Europako Batasuneko Giza Eskubideen Auzitegira bideratuko du Jaurlaritzak. Hala ere, Gasteizko Gobernuak ez du zuzenean erakunde gisa joko epaitegira, baizik eta herritarrak bultzatuko ditu Espainiako Estatuaren kontrako salaketa jartzera. Herritarrak salaketa jartzera eta alderdiak salaketa horiek bideratzera.
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak eman du asmo horren berri Donostiako Miramar jauregian, opor ondoren gobernu kontseiluak egin duen lehen bileraren ondoren -ohiturari jarraituz egin dute Donostian-.
Herritarrak salaketa aurkeztera bultzatzeaz gain, Ibarretxek berak eta Jaurlaritzako sailburuek ere jarriko dute Estrasburgon Espainiaren kontrako salaketa "norberaren izenean". Ibarretxek azaldu duenez, Giza Eskubideen Auzitegiari buruzko txosten juridikoak aztertuta erabaki dute epaitegira erakunde gisa jo ordez herritarren bidez ekitea. Izan ere, txosten horien arabera, euskal instituzioek ez dute auzitegira Espainiaren kontra jotzeko zilegitasunik, Estatuaren beraren zatitzat hartzen direlako. Herritarrek bai, ordea, Konstituzionalaren erabakiak haiei eragiten dielako.
Auzitegira jotzeko bide hori irailaren 16an abiatuko du Jaurlaritzak. Izan ere, irailaren 15a da galdeketa urriaren 25ean egin ahal izateko deialdia buletinean agertarazteko azken eguna. Egun horretarako erabakirik ez badago edo kontrako epaia ematen badu Konstituzionalak galdeketa ezingo da egin, eta horren euskal herritarren giza eskubideak urratzen dituela iritzi dio Ibarretxek.
El primer Consejo del Gobierno de Lakua celebrado con motivo del inicio del nuevo curso político en el palacio de Miramar de Donostia, el lehendakari Juan José Ibarretxe ha dicho que el tripartito promoverá y respaldará "una iniciativa" ciudadana para demandar al estado españo ante el Tribunal de Estrasburgo "por vulnerar el Convenio Europeo de Derechos Humanos y Libertades Fundamentales", al prohibir que la sociedad de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa "se pronuncie".
De esa forma, cada uno de los miembros del Ejecutivo de Lakua, incluido Ibarretxe, formalizarán la denuncia con carácter individual "porque son los ciudadanos los que están legitimiados para poder realizar esa demanda".
Ibarretxe ha reclamado, además, a los partidos políticos que sean ellos los que gestionen, "con ilusión y con fuerza, una iniciativa ciudadana" para que los ciudadanos de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa puedan presentar, asimismo, esa demanda.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario