viernes, 5 de marzo de 2010

www.lehendakariagirre.eu


CASTELLANO

www.lehendakariagirre.eu orriak informazio oparo eta zabala ipintzen du, Jose Antonio Agirre lehendakariaren ibilbidea, jaio zenetik eta heriotzara arte, ezagutu nahi duenaren eskueran; informazio hori testu-dokumentu eta ikus-entzunezko (argazkiak, filmak eta soinu-grabazioak) askotan dago bilduta. Milatik gora dokumentu on-line, Lehendakariaren jendaurreko solasaldi eta hitzaldiak, kazeta-artikuluak, adierazpenak, mintzaldiak, egunkariak, liburuak, hitzaurreak, mezuak eta abar dituztelarik, eta horiei guztiei erantsi behar zaizkie Europako eta Amerikako argitalpenetako ehunka prentsa-ebakin, zeintzuek Jose Antonio Agirreren irudia eta jarduerak erakusten dizkiguten, munduan zehar egin zituen bidaietan.

Agirre lehendakariaren biografia hiru ataletan banatu da: haurtzaroa eta gaztaroa (1904-1930); alkatea eta diputatua (1931-1936), eta hiruretan luzeena, euskaldunen lehendakaria izan zen aldia (1936-1960), berori ere, aldi berean, honela banatuta: gerra, erbestaldia, jazarpena, Amerika, Europa berria eta itxaropenaren azkena.
Sailkapen horren bidez, erabiltzaileak erraz jakin ahalko ditu Agirreren bizitzako epealdi zehatz bateko mugarri nahiz gertakaririk nabarmenenak, mugarri horiei atxikitako testuzko nahiz ikus-entzunezko hainbat baliabide ikusiz nahiz entzunez. Nabigazioa erakargarriagoa eta interaktiboagoa gertatzen da, une oro Agirreren beraren irudia dugulako lagun. Era berean, erabiltzaileak argazkiak hautatzeko aukera ere izango du, eta are adierazitako aldi kronologikoei dagozkien museo-piezak ere.
Orriaren hasieran, eta behin hizkuntza (euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa) aukeratutakoan, aurkezpen-bideo batek Jose Antonio Agirreren bizitzan eta nortasunean sartuko gaitu. Ondoren, internautak gehien interesatzen, edo deigarri egin, zaionera jo dezake: haren egunkari eskuz idatziak, biografiako datuak, pentsamolde politikoa, haren ahotsa entzun, edo bera ikusi ere bai: Caracaseko Eusko Etxearen inaugurazioan, orain dela 60 urte —koloreetan, gainera—.
Agirre lehendakariak Gernikatik New Yorkera Berlinen barrena egindako bidaian, naziei ihesi, bizi izan zituen gorabehera eta pasadizoetan oinarrituta sortu den animazioa ere baliabide deigarria izango da, eta beti egongo da eskueran ikus-entzunezkoen ataletik.
Gainera, lehendakariagirre.eu orriak beste urrats bat egiten du bere edukiak ezagutarazteko, eta ez da informazio historikoa dakarren web orri hutsean geratzen, ezpada ze, eduki horiek beroriek gaurkotasunik bizienarekin ere erlazionatu nahi ditu, gizarte-webeko zenbait plataformatan ere egongo baita. “Lehendakari Agirre”k helbideak ditu twitter, flickr, facebook eta youtuben, eta horien bitartez hornituko zaio komunitate birtualari, 2010ean, Jose Antonio Agirre omentzeko, egingo diren kultur ekitaldien gaineko informazio guztia. Erantsiko diren material berriek, jolasek, iritziek edota iruzkinek dinamismo handiagoa emango diote Agirre historikoari.
Gertakari horien guztien egunez egunekoa web orriko bertako Albisteak atalean jakin ahalko da; gero haiek zabaldu eta ezagutarazi egingo dira, eta erabiltzaileek igo eta bozkatu egin ahalko dituzte albisteak sustatzeko web partaide hauetan: “aupatu”, “sustatu” eta “Menéame”.
Lehendakari Agirre honako helbide hauetan egongo da:
http://www.facebook.com/group.php?gid=281733046053 (bila gaitzazu Facebook-en eta egin zaitez gure lagun!)

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com