Euskaldunok urrats eta indar egin dugu. Ugauza gara jomuga ditugun egoera eta helburu kolektiboak eskuratzeko. Horretan sinetsia nago erabat. Indarkeria iraganean utzi behar dugu behin betiko, krisi ekonomikotik ateratzeko aukera bideragarri eta eraginkorrak asmatu behar ditugu gizatasun eta zuzentasunez jantzitako gizartea sendotuz, eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea legedian txertatzeko gehiengo akordio sozial eta politikoa eraiki behar dugu. Geure esku dago, euskal herritarron esku.
Makina bat ne garrantzitsua bizi dugu eta geuk behar dugu protagonista izan. Eutsi egin behar diogu geureari eta bultza, ezin dugu herri bezala atzera egin, garaia dugu gutako bakoitzak eta elkarteak herri-nahi zabalaren aldeko konpromisoa bizkortzeko.
Bide egin nahi diegu ahalegin eta konpromiso horiei. Burutapen hauek guztiok goiburu batean bildu ditugu: BATU GAITEZEN.
BATU GAITEZEN ekimen politiko eta sozial bat da Gipuzkoako gizarte osoarekin lankidetzari ekiteko, gogoetak partekatuz eta konpromisoak bateratuz.
Horretarako, Gipuzkoako EAJ-PNVk hainbat ekitaldi egingo ditu datozen hilabeteotan, hala nola, mahai-inguruak, ikus-entzunezkoen saioak, gizarte-topaketak eta abar, BATU GAITEZEN ekimenaren eragileek bultzaturik. Ekitaldiok Gipuzkoako eskualde edo bailara guztietako herrietan izango dira.
BATU GAITEZEN urriaren 2an plazaratuko dugu Gipuzkoako gizartearen aurrean, goizeko 11:30etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldian, talde eragilea osatzen duten gizon-emakumeen aurkezpena eta “Partekatzeko konpromisoak” agiriaren irakurketa egiteaz gain, BATU GAITEZEN: BAKEA ETA ERABAKITZEKO ESKUBIDEA dokumentala estreinatuko da.
Aurkezpen saio honetara gonbidatu nahi zaitut. Espero dut egun horretan elkarrekin egoteko aukera izango dugula.
Agur bero bat,
JOSEBA EGIBAR ARTOLA
EAJ-PNVren GBBko Presidentea
No hay comentarios:
Publicar un comentario