martes, 15 de noviembre de 2011

“NECESITAMOS 1.500 NUEVOS VOTOS PARA LOGRAR EL SEGUNDO DIPUTADO EN GIPUZKOA”

EGIBAR " NECESITAMOS 1.500 NUEVOS VOTOS PARA LOGRAR EL SEGUNDO DIPUTADO EN GIPUZKOA"

El presidente del GBB apela a la “fuerza del voto” y recuerda que “hay un escaño en juego entre el PNV y el Partido Socialista”. Seguir leyendo...


EGIBAR "1.500 BOTO BERRI BEHAR DITUGU GIPUZKOAN BIGARREN DIPUTATUA IRABAZTEKO"

GBBren presidentea “botoaren indarraz” mintzatu da eta gogorazi du “eserleku bat dagoela jokoan EAJ-PNVren eta Alderdi Sozialistaren artan”.

Hauteskunde egunerako astebete baino gutxiago geratzen den honetan, GBBren presidentea “botoaren indarraz” mintzatu da “herritarrak jakin beharra daukalako ze indar duen bere botoak”. “Boto horrek aurrera egiteko indarra ematen du, aldatzeko eta helburu batzuk lortzeko indarra ematen du”, nabarmendu du Egibarrek. Gipuzkoari buruz aritu da buruzagi jeltzalea, esanez EAJ-PNVk 1.500 bat boto behar dituela bigarren diputatua eskuratzeko. “Gipuzkoan diputatu bat dago jokoan; beste bosten banaketa eginda dago”, azaldu du, “eta hemen ez dago miraririk, gutxi gorabehera 1.500 boto behar ditugu gure tokia eta gure egitasmoak gauzatzeko; orain beharrezko ditugu 1.500 gipuzkoarren boto berriak, eta behar bada pertsona horiek eman izan digute botoa beste garai batzuetan baina gero etxean geratu izan dira”. “Eta kanpainako bost egunotan etxez etxe eta kalez kale joango gara 1.500 boto horien bila”, erantsi du.

Kanpainan egiten diren promesei buruz, burukideak zera ziurtatu du: “gu ez gara ezohiko ezer agintzen ari; alderantziz, azken urteotan garatu dugun funtsezko norabide politiko beretik joko dugula hitz ematen ari gara eta, jakina, autogobernu maila berriak lortzeko eta Estatu anfitrioiarekin estatus politiko berrira heltzeko lan egingo dugula promes egiten dugu, nahiz eta gaur gaurkoz Estatu horrek ukatu egiten duen euskal edo katalan erkidego politikoen erabakitzeko eskubidea”. Egibarrek azaldu duenez, “Estatus berri horrek oinarri batzuk izan behar ditu, hau da, oinarri demokratikoa onartzea, eta horrek esan nahi du euskal herritargoak askatasunez eta demokratikoki erabakitzen duenari balio garrantzitsua eta legezkoa aitortu behar zaiola, eta Estatuak aintzakotzat hartu behar duela euskal herritarrek askatasunez eta demokratikoki erabakitakoa”. “Bizikidetza ez dago behartzerik ez gizon-emakumeen artean ez herrien artean, bizikidetza nahitaez ezartzen bada egunen baterako gatazkaren hazia ereiten baita”, ohartarazi du.

Egibarrek esan du, alde batetik PSOE eta PP daudela eta “ez dagoela jakiterik Euskadirako beren egitasmoa zein den, biek hala biek ez daukatelako gure herrirako egitasmorik”, eta bestetik ezker abertzalea dagoela, “diskurtso atzeratuarekin dabilena, heroitasunera eta emoziora dei eginez”. Horien aurrean, buruzagi gipuzkoarrak Eusko Alderdi Jeltzalearen egitasmoaren alde hitz egin du, Euskadin ekonomia haztera eraman duelako eta, aldi berean, gizarteren oreka bermatzera gizarte-justizia garatuz.

Arlo ekonomikoan, bozemaile jeltzaleak euskal eredua aurrez aurre jarri du eredu espainiarraren aldean. “Espainia eredu galduaren bila dabilen artean, izan ere ez baitauka eredu ekonomikorik eta makina bat urte beharko baititu garatu ahal izateko, gurea bezalako erkidegoak, hazkunde ekonomiko orekatuaren aldeko politika asmatu eta gauzatzen jakin duten erkidegoak izan dira, eta krisia jasan arren, aurrera aterako gara, eta ez edonola, gainera”, adierazi du. “Izan ere, ez du balio hazte hutsagatik hazteak, baizik eta justizia sozialean oinarritutako eredu bat eragin behar da, alegia, izan gaitezela gai bizitzeko behar ez dugunari uko egiteko, jende guztiak izan dezan bizitzeko behar-beharrezkoa dena”, erantsi du Egibarrek. “Eta hori garatzeko bide bakarra dago: erkidego politiko batekoak gara eta sena horrek sortarazitako proiektu politikoek bakarrik egiten dute posible hori, Eusko Alderdi Jeltzaleak bultzatzen dituen egitasmoak bezalakoek, alegia”, amaitu du GBBren presidenteak.

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com