Jaun andere agurgarri hori,
Azken bederatzi urte hauetan bezala, UDALBILTZA®k Aberri Eguna ospatuko du aurten ere. Martxoaren 22an, larunbata, goizeko 11:00etatik aurrera Uztaritzeko (Lapurdi) Herriko Etxeko plazan eta ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu(zte)gu.
Larunbata, Bazko Egunaren bezperan, zergatik? Tradizioak dioenez, Aberri Eguna, Euskal Herriaren eta herritarren eguna, bezperatik ospatzen delako. Euskaldun andana joan ohi zelako eta joaten delako bezperan mendietara ikurriña jartzera. Eta bestetik, Igandean, Instituzioek Aberri Eguna egiten dutelako, gainera, udal hautetsi bakoitzak eta herritar orok beren herrian ospatzeko nahia eta beharra duelako.
Ekitaldian, Ramuntxo Camblong, UDALBILTZA®ko Iparraldeko kideak eginen du aurkezpena. Jarraian, Euskal Herri osoko ordezkarien aurrean, UDALBILTZA®k 2008ko Aberri Egunaren manifestua ezagutzera emango du Julian Eizmendi lehendakariaren eskutik.
Uztaritzeko seme Dominique Joseph Garat euskaltzaleari hitz batzuk eskaini ondoren, Aberri Egunaren izena eta izana berriro berpiztu zituen 1.963ko Itsasuko oroit harriari lore eskaintza eginen zaio.
Uztaritze eta Itsasun elkar ikusteko aukera izanen dugulakoan, har ezazu agur bero bat.
Euskal Herrian, 2008ko martxoaren 22an
* Ekitaldia, Uztaritzeko Lota jauregiaren aurrean hasikoa da.
Estimado señor/a,
UDALBILTZA® va a celebrar el Aberri Eguna el 22 de marzo, sábado, a partir de las 11.00 de la mañana en la plaza consistorial de Ustaritz (Lapurdi), Acto al que le(s) invitamos a participar.
Sábado, víspera de Pascuas, ¿por qué? Según la tradición, El Aberri Eguna, día de Euskal Herria y de los paisanos, se celebraba desde la víspera. Multitud de vascos/as iban y van al monte a poner la Ikurriña. Y por otro lado, porque nuestras Instituciones celebran el Aberri Eguna el domingo, además, los electos/as y los ciudadanos quieren y deben celebrarlo en su pueblo.
Ramuntxo Camblong, miembro de UDALBILTZA® de Iparralde realizará la presentación del acto. A continuación, delante de los representantes de toda Euskal Herria, el presidente de UDALBILTZA® Julián Eizmendi dará a conocer el manifiesto de Aberri Eguna 2008.
Tras unas palabras sobre Dominique Joseph Garat, hijo de Ustaritz y euskaltzale, se hará una ofrenda floral ante el monolito de Itsasu, lugar donde se recupero el nombre y la esencia del Aberri Eguna en 1963.
Con la ilusión de poder saludarle en Ustaritz e Itsasu, reciba un afectuoso y respetuoso saludo.
Cher Monsieur, Madame,
UDALBILTZA fêtera l'Aberri Eguna, le samedi 22 mars, à partir de 11h du matin devant la mairie d'Ustaritz (Labourd). Nous vous invitons à prendre part à cet Aberri Eguna.
Ramuntxo Camblong, membre d'UDALBILTZA® Iparralde inaugurera la journée. Puis, Julian Eizmendi, président d'UDALBILTZA® fera connaître le manifeste de l'Aberri Eguna 2008 face à des représentants de l'ensemble du Pays basque.
Après un hommage rendu à Dominique Joseph Garat, fils d'Ustaritz et euskaltzale, un dépôt de gerbe aura lieu devant le monolithe d'Itsasu, érigé pour commémorer l'Aberri Eguna de 1963.
C´est pour nous un grand plaisir de vous recevoir à Ustaritz et Itsasu, et nous profitons de l´occasion pour vous envoyer un cordial et affectueux salut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario