sábado, 1 de marzo de 2008

"The Wall Street Journal" egunkariak euskararen aldeko 17.000 sinadurak jaso ditu


NABOren eta New Yorkeko Euskal Etxeko kide den Emilia Doyagak, ostiralean, urtarrilak 11, "The Wall Street Journal"-eko bulego zentralean aurkeztu zizkion Karen Pensiero Editore ordeari, Eusko Ikaskuntzak euskararen alde eta egunkari horretan argitaratu zen artikuluaren kontra jasotako 17.000 atxikimenduen dokumentua eta azalpen gutuna.
"The Wall Street Journal" egunkarian Keith Johnsonek argitaratutako euskararen aurkako artikuluak erantzun zabala izan du munduko euskaldunen artean. 17.000 atxikimendu jaso zituen erasoari erantzuteko Eusko Ikaskuntzak abian jarri zuen ekimenak. Izan ere, NABOren eta New Yorkeko Euskal Etxeko kide den Emilia Doyagak, ostiralean, urtarrilak 11, "The Wall Street Journal"-eko bulego zentralean aurkeztu zizkion Karen Pensiero Editore ordeari, Eusko Ikaskuntzak euskararen alde eta egunkari horretan argitaratu zen artikuluaren kontra jasotako 17.000 atxikimenduen dokumentua eta azalpen gutuna.
Haimaika ta erdiak aldera, New Yorkeko ordua, Emilia Doyagak "The Wall Street Journal" egunkariko egoitzaren eskailerak igotzen hasi zen, Pensierori 17.000 sinadurak zeuzkan dokumentua emateko asmoz. Sinadurok munduko euskaldun ugarirenak ziren, eta bertan Keith Johnsonek argitaratutako artikuluaren errefusa agerian uzten zen, eta baita euskararen aldeko defentsa eta babesa ere. Ordu beteren buruan, bilgura bukatutzat eman zen, euskal ordezkariaren inpresio onarekin: "Euskaldun bezala dugun eginbeharra bete dugu eta mezu aproposa entregatu dugu" baieztatu zuen Doyagak.
Karen Pensiero, "The Wall Street Journal"-eko Editore Ordeak, egunkariaren izenean erantzun zuen, errektifikaziorako konpromezu irmoa agertu gabe. Dena den, Doyagaren balorazioa oso baikorra izan zen, zera baieztatuz: "inpresio onarekin irten gara (...) Nahiz eta errektifikazio artikulu bat argitaratzeko konpromezu irmoa ez duen hartu, gu errezibitu izana oso positiboa da, ez baitute ia inoiz egiten." Era berean, Emilia Doyagak eskari bat luzatu zion egunkari ospetsuko arduradunari: "Euskal kulturaren errealitatea erakusten duen artikulu bat publikatzea, bere historiarekin eta nortzuk garen azalduz".
Polemikaren eragile izan den artikulua, azaroaren 6an argitaratu zuen The Wall Street Journalek Espainian duen korrespontsalak, Keith Johnsonek, ondoko izenburupean: "Euskal inkisizioa. Nola esten da artzaia euskaraz?. Artikulu hartan euskararen aurkako hainbat eraso azaltzen ziren, euskal hizkuntza "atzeratua" eta "nekazal ingurukoa zela" baieztatuz. Era berean, zera zioen: "hizkuntza zaharkitua zela gaur egungo bizimodura ondo egokitzen ez dena". Bertako parrafoen artean hurrengoak bezalako baieztapenak ere aurki zitezkeen: "euskal independentistek azken aldian gramatika erabili dute, pistola erabili beharrean".


Informacion facilitada por http://www.euskosare.org/

Castellano (ES) http://www.euskosare.org/euskal_mundua/wall_street_recibe_firmas_protesta?set_language=es&cl=es

Frances (FR) http://www.euskosare.org/euskal_mundua/wall_street_reception_signatures_protestation?set_language=fr&cl=fr

Ingles (EN)http://www.euskosare.org/euskal_mundua/wall_street_receives_signatures?set_language=en&cl=en

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com