Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da gaur munduko txoko guztietan.
Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan banaturik gaudelako. Eta euskara gutxien espero dugun munduko edozein txokotan entzun daitekeelako.
Lehenengo euskararen eguna 1949an ospatu zen, gaurko egunez. Orduan, Espainiako estatuko egoera politikoa tarteko, Euskararen Egunaren ekitaldiak Iparraldean eta Amerikako hainbat lekutan ospatu ziren. Jatorrian, ospakizun hau Eusko Ikaskuntzaren sorrerari estu loturik dago. 1995ean, diasporako euskaldunek egun handitzat zutena, EUSKARAREN EGUN ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, EUSKARAREN EGUNA izendatzea erabaki zuten. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da, kanpoan dauden euskaldunek ere jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean: Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Erresuma Batuan, Italian… Pentsa ezazue, badakizue zuen moduko zenbat gazte eta ez hain gazte egongo diren jai honetaz gozatzen? Hamaika! Beraz, gaurkoan euskarak bildu gaitu, euskararen indarrak bildu ditu itsasoz bestaldeko euskaldunak eta Euskal Herrikoak. Besterik gabe jai eguna hasi da! Etxean eta kalean, gurasoekin, lagun artean, Jolastu euskaraz, bizi euskaraz, ligatu euskaraz, ikasi euskaraz ,lan egin euskaraz eta lan egin euskararen alde!
No hay comentarios:
Publicar un comentario