martes, 29 de diciembre de 2009

Tolosako Udalaren bandoa: ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren eta auzipetuen alde

Noizko horrelako zerbait andoaingo Udaletxean?
Abenduaren 15eko ezohiko udalbatzarrean onartu zuen, EAJ, EA, Hamaikabat eta EB-Aralarren botoekin. PSE-EE abstenitu egin zen. Jokin Bildarratz (EAJ) alkateak herrian zabaldutako bandoa da behekoa.
Bandoa: Euskaldunon Egunkaria-ren eta auzipetuen alde
Honen bidez jakinarazten dut:
Udalbatzak, 2009ko abenduaren 15ean egindako Aparteko Osoko Bilkuran, EAJ-PNV (8), EA (2), Hamaikabat (1) eta EB-Aralar (1) aldeko botoekin eta PSOEren (2) abstentzioarekin, bere egin zuen honako mozioa:
Euskaldunon Egunkaria-ren eta auzipetuen alde
Ez zuen gertatu behar, baina 2003ko otsailean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, euskarazko egunkari bakarra, eta Martxelo eta zuzendaritzako beste kide batzuk atxilotu zituzten, Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta. Atxilotuetako batzuek Poliziaren eskuetan egon ziren bitartean torturatu egin zituztela salatu zuten.
Fiskaltzak kasua behin betiko artxibatzeko eskatu zuen, akusazioek behar besteko oinarririk ez zeukatelakoan. Hala ere, Auzitegi Nazionalak, AVTren eta Dignidad y Justiciaren herri akusazioa aintzat hartuta, epaiketa egitea erabaki du, eta abenduaren 15ean hasiko da.
Euskaldunon Egunkaria ixtea eta Martxelo eta gainerako inputatuak epaitzea arbuiatu behar dugula uste dugu, ondoko arrazoiengatik:
- Adierazpen askatasunaren ukazioa eta informazio pluraltasunaren aurkako erasoa delako. Bere burua demokratikotzat daukan estatu orok printzipio horiek errespetatu eta defendatu behar ditu.
- Euskararen eta, oro har, euskal kulturaren aurkako eraso argia delako, baita euskal herritarrek komunikabide propioak garatzeko daukaten eskubidearen aurkakoa ere.
- Auzipetuetako batzuk torturatu izana erabat onartezina delako. Tortura horiek Espainiako estatuan izan diren tratu txarren salaketa multzo luzeko parte dira eta Nazio Batuen Erakundeko kontalariak berak eman du torturen berri.
Horregatik, eta gure herritarra den Martxeko Otamendi auzi honetan inputatua delako, gertakari horiek salatzeko deia egiten dugu. Gizarteari epaituko dituzten pertsonei elkartasuna adierazteko eskatzen diogu, baita auzibide honek eta beste batzuek zapaltzen dituzten eskubide demokratikoak defendatzeko ere, eskubide horien murrizketak guztioi eragiten baitigu.
Interesa daukaten talde eta pertsona guztiei eskatzen diegu adierazpen honekiko atxikimendua adierazteko eta berau zabaltzeko. Eta abenduaren 19an arratsaldeko 17:00etan Bilbon egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko.

ALKATEA

1 comentario:

Miren Elorriaga dijo...

Andoaingo pnvkoek jai duzue, zuen epelkeriak jango zaitue, ezin bai da txapel batekin bi buru tapatu

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com