Egunkaria'ren itxieraren VII. urteurreneko ekitaldia Andoainen
Martin Ugalde Kultur Parkean, 12:00etan hasita. Deialdia irekia da. Egunkaria-ri elkartasuna agertuko diote eta auzipetuen absoluzioa eskatuko dute. Han izango dira, besteak beste, Aizpea Goenaga, Uxue Alberdi, Mikel Astarloza, Xabier Mendiguren Bereziartu, Igor Zalakain, Ramon Labaien eta Maddalen Iriarte, eta ekarpenak egingo dituzte, nork bere erara. Auzipetuetako batek hitza hartuko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario