martes, 23 de noviembre de 2010

25 Nov Concentracion en defensa del SAHARA

AZAROA 25 NOVIEMBRE
19:30
ZUMEA PLAZA
ANDOAIN

Hurria-Sahara elkartea: "Gera dezagun Saharako genozidioa"
Andoaingo Hurria Sahara elkarteak herri sahararraren autodeterminaziorako eskubidearen alde kontzentratzeko deialdia egiten du, datorren ostegunean, azaroaren 25ean 19.30ean, Zumea plazan:

“Jakin badakigu Marokoko gobernua biztanleria zibilaren gisa eskubideak urratzen ari dela. Lehendabizi, Gdeim Izik-eko kanpamentua desmantelatu zuten, hainbat hildakorekin. Ondoren, mugak ixten joan ziren, genozidioaren berri eman dezakeen inori ateak itxiz. Eraso horren ondoren, babesik ez duen herria errepresio gogorra bizitzen ari da.

Legea eta arrazoia herriaren alde dago, baina indarra Marokoko gobernuak du, eta oraingo honetan aliatu leiala aurkitu du Espainiako Gobernuan. Sarraski hau gaitzesteko garaian beste alde batera begiratzeaz gain, harrokeriaz dio gobernu genozida horrekiko harremanak lehentasunezkoak direla eta, hortaz, ez dutela gaitzespenik egingo, militar marokoarrek Saharako herritar babesgabeen aurka su eta gar ari badira ere.

Hori dela eta, Andoaingo herriari deia egiten diogu, kontzentrazioan parte har dezaten, Marokoko gobernuaren sarraskia salatzeko, Espainiako gobernuaren lotsagabekeria eta moral zuria salatzeko, eta NBEko gobernuak nazioarteko erkidegoak gaitzespen komunikatu bat igortzea eta behingoz aspalditik exijitzen duten autodeterminaziorako eskubidea gauzatzea saihesteko egiten ari diren ahaleginak salatzeko.
Irtenbidea = Autodeterminazioa.

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com