Maribel Vaquero
EAJko legebiltzarkidea
Euskadiko Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren berme-emaile nagusi direla esanez, egunkarietako orrialde zentralak publizitate panfletoekin josi ditu Lopezen Jaurlaritzak. Adarra jo nahi al digute ala? Zergatik ordaindu behar dugu herritarrok diru publikoarekin, egun kargudun eta sozialista direnen Udal eta Foru hauteskundeetarako publizitate kanpaina? Uste al dute Lopez Lehendakariak eta bere gobernukideek, komunikazio eta informazioa panfleto politikoarekin nahastuz, Herri honetako bizilagunek beraiez duten iritzia aldatuko dutela ala?
Oraintsu, aurrekontuetako negoziazioetan, EAJk PSOEri AHT sarearen eraikuntzaren erritmoa mantentzeko konpromisoa atera dio. Bidenabar, euskal sozialistak eurak, konpromiso hori lortzeko ezta exijitzeko gai ez dira izan. Baina, itxura denez, garrantzizkoena orain, lan gehiago eta zangarik sakonena nork egiten duen jakitea da. Hor dago lehia, antza. Dominarik potoloena nork daraman zereginotan. Baina PSEk gogoratu beharko du, ordea, eta, Lopez jaunak baita, Euskal Y-a, orduan etenda zegoena, EAJk Madrilen lortutako Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko hitzarmen batetik lortu zela, Zapateroren 2006ko aurrekontuak onartzeko beharrizana tarteko zela, orain egun batzuk errepikatu den bezala. Euskal Y-aren hainbesteko faltsukeriren aurrean, hainbat zalantza sortzen zaizkit.
AHTrako inbertsioetarako aurreikuspen ekonomikoa jaitsi dela jakinik, zergatik erritmoa edota inbertsio bera mantenduko dela adierazten jarraitzen dute zenbaitzuek? Bestela, gogoratzea besterik ez dugu, 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek, hasiera baten, azpiegitura honetarako murrizketa jasotzen baitzuten. Eta Euskal Y-a bere gobernu programaren ardatz nagusi dela egia bada, Lopez jaunak baieztatzen duen moduan, nola uzten dio Zapatero jaunaren gobernuari, AHTri dagokion inbertsioan Euskadi erkidegoen arteko seigarren postura alboratzea? Nola onar liteke Zapatero gobernuaren jarrera hau, Euskadi Penintsula eta Europa arteko lotune bietariko bat izanda? Ez da izango, akaso, benetan, Mediterranioko Korridorean bakarrik sinesten dutela, Madrileko beren alderdikideek bezala? Nola liteke Zapateroren plangintzek 2015 urtea baino lehen penintsulako iparraldea abiadura handiarekin lotuta egongo dela aurreikustea eta Euskal Y-a 2016 urtera arte bukatuta ez egotea? Kantauriar isurialdean azkenak izango gara baina egungo Jaurlaritzari bost.
Munduaren zilbor direla uste dute. Publizitatea eta nork bere buruaren atsegina, besterik ez. Gipuzkoako zatiaren lanak behin amaituta, aurrerantzean zer gertatuko den, hor konpon! Ezta jaramonik ere, bide eta gainontzeko gainegitura elementuen ezarpenerako proiektua zehazteari. Arriola sailburuak AHTa 2016rako prest izango dela adierazi du. Gipuzkoako zatian Eusko Jaurlaritzak azpiegitura egiteko eskumena du, hau da, lan zibila, tunelak, zubiak etabarrekoak, eta, ez da gutxi, baina, zertan da Trenbide Azpiegitura Administratzaileak gauzatu beharreko gainegitura? Eta Espainiako Estatuaren inbertsio erritmoan gainbehera etortzen bada, berriro hitzartu beharko al dugu urtez urte, Euskadiko lanak ahul eta indargabe ez daitezen?
Diotenez, beti PSOEren arabera, AHTa «berehala» helduko da Espainiar Estatuko hiri handietara. Euskadira izan ezik, noski. Beste behin, iraganeko zorigaiztoko garaietan bezala, Penintsula artekoen konexioa besterik ez zaie inporta. Europa ez da existitzen.
Bizi dugun krisi ekonomikoaren ondorioz, berrikuntzarekin batera, nazioartekotzea eta mundu zabaleko merkatura zabaltzea, tresnarik garrantzizkoenak dira gure enpresak dagozkien mailan lehia daitezen. Eta, horretarako, bestelako esparru batzuez gain, gure sare ekonomikoa merkatu horretan berdintasun baldintzetan sar dadila bermatu behar dugu, herri aurreratuenen moduan, lehen mailako, kalitatezko eta azpiegitura sare eraginkor batzuez horniturik. Zeren, behar beste aitortzen ez badiogu ere, merkantzia-garraioa ekoizpen prozesuaren funtsezko zati da eta, gaurko egunez, segidako gobernuen prebisio faltaren ondorioz, errepidea oinarrizko bitarteko bilakatu da zentzu horretan. Horregatik, Gipuzkoak aurrekari gabeko ahalegin ekonomikoa egin du gaitasun handiko azpiegitura sareari ekiteko eta bukatzeko. Garraioen Europaz bestaldeko ardatzaren parte diren errepideak dira hauek eta, egun, dagozkien mailan aurkitzen direla baiezta genezake.
Dena dela, tren azpiegitura zintzilik dugun irakasgaia da. Euskal Y-a 2016an martxan izatea bermatu behar dugu eta, ahal balitz, lehenago, Espainiako Trenbide Sareko hurbileko tren egitura ahaztu gabe, beti ere. Hurbileko tren sarearen eskuduntzaren transferentziaren analisian, Euskal Y-a ez dela azken xede gogoratu behar dugu, ezta gure garraio arazoen behin betiko konponbide ere. Trenbide sare oro, hurbilekoak, ertainak zein ibilbide luzekoak ere, errepideak, aireportuak eta Euskadiko portuek ere, garraioen sistema bakar bati erantzuten diote, Euskadin bizi garenon beharrizanei eta gure enpresen merkantzia-garraio eskakizunei erantzun ahal izateko. Eta horiek guztiak era koordinatuan garatu behar dira. Horregatik, EAJk trenbide sareari dagozkion eskumenaren transferentzia exijitzen du eta, 1979ko Estatutu Hitzarmena eta PSOErekin izandako hitzarmenei jarraiki, gauzatu behar dela iritzi diogu.
Horregatik, Lopez jauna, zerorren mezuarekin kontsekuente izatea eskatzen dizugu. Bete itzatzu dagozkizun eskuduntzak eta Estatuko Gobernuaren Hitzarmenaren ondorio direnak ere, guztiak osotasunean, eta, exiji ezazu Araba eta Bizkaiko zatietako lanak ahalik lasterren bete daitezen, Euskal Y-a ahalik azkarren errealitate bihur dadin.
Euskal Y-a legealdi honetako proiektu dela ezta esanik ere, Lopez jauna. Ez da, bada, atzo goizeko kontua. Mundua ez da mugitzen hasi zeuok gobernura heldu zaretenetik hona, askoz arinago genbiltzan beste batzuk lanean-eta. Aurrekoek beren lana ezin hobe egin zutelako daukazue zuok orain zimendu sendoa, Madrileko betiko gobernuen beharrizana eta EAJren kudeaketa ona tarteko dela.
Eta azkenik, ados itzazue baita, zerbitzu eraginkor, fidagarri eta behar bezalako maiztasunarekin, Euskadi bai barrura zein kanpora begira ongi lotuta gera dadin. Orduan, beharbada, izango da zeuon Gobernua fidagarri eta sinesgarri. Ez denborarik alferrik galdu aurreko jaurlaritzek egindakoa gutxiesten. Ez tematu gehiago Ibarretxe Lehendakariak gidatzen zuen Jaurlaritza gutxiesten, arren, utz iezaiozue atzerako ispiluari begiratzeari behingoz eta aurrera egin ezazue konplexurik gabe. Euskadirentzat hitzarmen ona lortu dugu, baita trenbide sareari dagokionean ere, defenda ezazue beldurrik gabe. Defenda ezazue Euskadiren onerako baita. Ez galdu diru eta denbora gehiagorik zeuon buruak zuritzen soberako publizitate panfletoekin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario