miércoles, 13 de abril de 2011

ABERRI EGUNA 2011: Ikurriña leihoan, balkoiean... eta SAREAN!

ABERRI EGUNA 2011: Ikurriña leihoan, balkoiean... eta SAREAN! (Ikurriña profil irudi bezala jarri)

Abertzaleok harro daramatzagu urteko egun guztietan gure Herriaren koloreak; harro sentitzen gara euskal herritar izateaz; harro esaten dugu "gu euskaldunak gara!". Zentzu horretan, egun berezia izaten da gu guztiontzat Aberri eguna (aurten, apirilak 24).

Egun horretan, ohikoa izaten da leihoan edota balkoiean gure Ikurriña jartzea, baina aurten haratago joan behar dugu: abertzale guztiok Sarea geure egin behar dugu, profil irudietan Ikurriña bat jarriz. Erakuts diezaiogun munduari hemen herri bat dagoela, geure etorkizuna bakean erabaki nahi dugula eta horrela pentsatzen dugun asko garela. Guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da, Sarea (blogger,Tuenti, Facebook, Twitter...) kolore zuri-berde-gorriz kolorezta dezagun.

Zenbat eta jende gehiago batu, orduan eta hobeto! Zabaldu deialdi hau sare sozialen eta zure e-mail kontaktuen bidez. Tuentin, jadanik, 3000 pertsona batu gara.

IZAN ZIRELAKO GARA...
GARELAKO IZANGO DIRA!

GORA EUSKADI ASKATUTA!


2 comentarios:

Anónimo dijo...

KAIXO LAGUNAK irudi polita hartu duzue baino zergatik mostu duzue BAI EUSKAL HERRIARI ekimenaren kartela? akaso arazorenbat al duzue osorik ateratzeko?
www.baieuskalherriari.org

Jeltzalea dijo...

ez dugu inolako arazorik BAI EUSKALHERRIARI'kin
ez eta bere aldarrikapenekin, interneten horrela bilatu genuen,eta ikusi dezakezuen bezala ez bakarrik BAIEUSKALHERRIARI, aberria eguna 2011,baigorri gernika ...aldaketa gehiago ere baditu.
Lehen adierazi bezala interneten bilatu genduen horrela.
Besarkada bero eta handi bat

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com