jueves, 7 de abril de 2011

ANDOAINGO EAJ/PNVk ANDONI BALTASAR AURKEZTU DU ALKATETZARAKO


pinchar para leer en castellano

ANDOAINGO EAJ/PNVk ANDONI BALTASAR AURKEZTU DU ALKATETZARAKO
Aurkezpen ekitaldian Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren, Markel Olanoren babesa jaso du.


Gaur iluntzean Andoaingo Juanita Alkain plazan Andoni Baltasarren Andoaingo alkatetzarako hautagaitzaren aurkezpen ekitaldia izan da. Berarekin batera hautagaitza osatzen dutenen aurkezpena egin da. Andoaingo hautagaitzak esperientzia eta berriztapena uztartzen ditu. Markel Olano ere Andoaindarrekin izan da.

Hitza hartzerakoan EAJren hautagaiak Andoainek beste era bateko politikagintza behar duela adierazi du. “Elkarlana inor baztertu gabe, alderdien arteko elkarrizketa” azpimarratu ditu, baita “gardentasuna, eraginkortasuna eta Andoainen aldeko konpromisoa”. Baltasarrek bere kezka adierazi du Andoaingo udaletxeak duen egoera ekonomikoaren aurrean eta bere kudeaketaren oinarri lehiakortasuna eta elkartasuna izango direla agindu du.

Beste erakundeekin lankidetzarako prest agertu da hautagai jeltzalea, batez ere Andoainen onerako izango diren erronken egikaritzari eraginkortasunez aurre egiteko. Garraiobide publiko egoki eta jasangarriaren aldeko apustua egin du.

Bere hitzaldia bukatu aurretik bakea eta erabakitzeko eskubidea izan ditu hizpide. “Andoaindarrok, bereziki biktimek, gehiegi sufritu dugu bake ezagatik eta alde bateko nahiz besteko indarkeriagatik. Errespetuan eta elkar eramatean oinarritutako bizikidetzan egin nahi dugu aurrera, indarkeriaren kultura gaindituz” esan du Baltasarrek. Erabakitzeko eskubidearen inguruan “udaletik erabakitzeko eskubidearen alde egingo dugu, andoaindarrok eskubidea dugulako Herriaren ahotsaren parte izateko Euskadiren etorkizuna erabakitzean” agindu du.

Olanok esan duenez, “herritarrak politikarioi mezu garbi bat ematen ari zaizkigu: urruti zaudete. Zuen interesak defendatzen dituzue”. Hori ikusirik, Olanok erantzun du, “ez dago herrigintzarik herritarrei bizkarra emanda” eta herritarrei proiektuen berri emateaz gain herritarrak herrigile izaten utzi behar zaiela adierazi du: “Proiektua esplikatzea ez da nahikoa. Lau urtetako ibilbidea elkarrekin egitea ere ezinbestekoa da. Udalgintzak aukera aproposa eskaintzen du horretarako”.

Krisi ekonomikoari arreta jarri dio Diputatu Nagusitarako EAJ-ren hautagaiak eta nabarmendu du Alderdi Sozialistarekiko aldea: EAJk enpresei laguntzeko plan zehatz bat daukan eta, aldiz, PSE-PSOE noraezean dabiltza. “Une honetan lehentasuna krisia gainditzea da. Lehiakorrak izan eta langabezia jaistea. Hau da, Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Andoainen Alderdi Sozialistarekiko bereizten gaituena: eredu ekonomikoa” adierazi du Markel Olanok, erantsiz “guk industriaren aldeko apustua egin dugu eta beraiek ez dute eredu ekonomikorik. Norabiderik gabe dihardute.” EAJ, ostera, politika ekonomiko argia daramala esan du agintari jeltzaleak: “Helburua garbi daukagu: gure herriko enpresek berrikuntzaren eta nazioarteratzearen aldeko apustua egin behar dute. Horretan ari gara eta horretan jarraituko dugu”.

1 comentario:

Ertzain bat dijo...

AUPA ANDONI.
Ilusioa zabaltzen ari zara andoaingo kaleetan barrena.
Egin dezuen garbiketa eta gero, 20 urte eta gero, gure familiaren botoa berreskuratuko duzue EAJ-PNVkoek.

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com