Andoaingo EAJ-PNVren adierazpena Azpikolako harrobia dela eta
"Ezaguna da EAJ-PNVk betidanik ingurumen-degradatutako guneak herriaren mesederako suspertzearen alde egindako apostua. Gune hauen barruan, Azpikolakoa aipatu dezakegu, urteetan bertan izandako harri-erauzketa lanak eragindako degradazioagatik".
"Azken urteotan eztabaidatzen ari den Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean garbi geratzen den bezala, Azpikolako gunea, alderdi politiko guztien oneritziaz, berreskuratze gune bezala izendatua izan zen, horretarako lanak ezinbestekotzat zirela adostuz. Honi guztiari inongo kasurik egin ordez, eta beste Alderdi politiko guztien harridura probokatuz, udalean agintean dagoen PSE-k, Estanis Amutxastegi alkatea buru duela, ingurune-berrezkuragarritzat jotzetik urrun, berriz ere harri-erauzketa lanei berrekiteko baimena ematearen alde azaltzen zaizkigu, horretarako hainbat azpiegitura (AHT, Pasaiako portua, N-I berria…) aurrera eramateko harriaren beharra eta ekoizpen lanak amaitzen direnean herriari ekarriko dizkion onurak aitzakitzat jarriz, andoaindarrei hirugarren harrobi batek ekar diezaiekeen buru-hausteak edo udal teknikariek martxan jartze horren aurka egindako ingurugiro txostenak kontutan hartu gabe. Aipatzekoa da, harrobiaren irekitze prozesu guzti hau azkeneko momentura arte ezkutuan eraman dela. Isiltasun hau oso susmagarritzat jotzen dugu eta nolabaiteko interes ezkutuak egon daitezkela pentsa arazten digu.
Hau guztia dela eta, Andoaingo biztanleeei zein egungo udal agintariei argi eta garbi utzi nahi diegu gai honi dagokionez EAJ-PNV ren iritzia orain arte adierazitakoa dela eta horrela izaten jarraituko duela, hau da: harrobiaren berirekitzearen aurka gaude herriari onura baino kalte gehiago ekarrriko diola deritzogulako, eta Azpikolako gunean ingurumen-berreskuratze plan bat martxan jartzea ezinbestekoa dela".
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario