Version en castellano
“ILEGALIZAZIOAREKIN, PSOEK ETA PPK ERREALITATE ELEKTORALA ALDATZEN DUTE, EUSKAL POLITIKA KONTROLATZEN SEGITZEKO”
“Beraien komenientzia politikora eta estatuaren interes eta arrazoira makurtutako demokrazia bat eskaintzen digute”, ohartarazi du.
BILDUren zerrenda guztiak inpugnatzeko erabakiak berretsi egiten du Zapateroren Gobernuak ilegalizazioaren aldeko apustua egin duela, inolako ñabardurarik gabe; eta, Herri honetan, ilegalizazioaren alde egiteak ezegonkortasunaren alde egitea dakar, normaltasun politiko eta soziala lortzeko behar diren aurrerapenak lortzeko aukerak galaraztea”. Modu horretan baloratu du EAJ-PNVren Legebiltzarreko bozeramale den Joseba Egibarrek, atzo, Alfredo Perez Rubalcabak, Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak egindako iragarpena.
Bozeramale jeltzalearentzat, oso larria da “berriro ere, PSOEk eta PPk, Herri honen normaltasun-eszenatokia lortzeko aukeraren aurretik jarri dutela Estatuaren estrategia”. “Oraingoan, Alderdi Sozialistaren interes elektoralak eraman dute, Alderdi Popularraren ilegalizatzeko grina horrekin bat egitera, erabaki horrek izan ditzakeen ondorioak ezertarako kontuan hartu gabe” ohartarazi du. “Eta jakinaren gainean egin du, hau da, bai BILDUK, bai SORTUk, eska dakiekeen legezko betebehar guztiak betetzen dituztela jakinik” erantsi du.
Joseba Egibarrek gogarazi du “EAJk Rodriguez Zapaterorekin adostu zuela behar zuen egonkortasuna ematea garai berriari ekiteko; behin betiko Herri honetan normaltasun politikoko eszenatokia zabaltzeko garaiari bide emateko”. “Hori izan zen eskatzen zuen egonkortasuna emateko funtsezko arrazoia” azpimarratu du, “baina, berriro ere, ahul dagoen Zapatero batekin egiten dugu topo – gertaerek arrastaka daramatena – eta Espainian dituen interes elektoralak, Herri honek dituen beharren aurretik jartzen dituena”.
Bestalde, burukide jeltzaleak adierazi du “agerian geratzen dela, berriro ere, orain bi urte baino gehiago, Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak hasi zuten bidea, ez datorrela bat Herri honetako gehiengo sozial eta politikoak eskatzen dituen egonkortasun eta normaltasun-eszenatokiekin, izan ere, beti, bi alderdi horiek Madrilen egindako diseinuak inposatzen baitira; euskaldunon interesak kontuan hartzen ez dituzten diseinuak”. “Eta bi alderdi horiek Euskadin dituzten ordezkariek txintik egin gabe onartzen dituzte erabaki horiek”, erantsi du, “ez dute eragozpenik errealitate elektorala aldatzeko – Herri honetako gehiengo sozial eta politikoa kontuan hartu gabe – euskal politika kontrolatzen segitzeko ahalegina izanik helburu bakarra”.
Alderdi Popularrari buruz, Egibarrek esan du “mapa politikoa osoa izanez gero, Autonomia Erkidegoko laugarren indarra izango litzateke, Bilduren atzetik, eta hori ezkutatu nahian dabiltza; eta erabat ekidin nahi dute argazki hori”. “Hori da bere kezka nagusia eta hori da Alderdi Sozialista tapatzera prest dagoena, Legebiltzarrean baldintzarik gabeko laguntzaren truke” azpimarratu du.
“Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak beraien komenientzia politikora eta Estatuaren interes eta arrazoietara makurtutako demokrazia eskaintzen digute; eta hori - izkina guztietatik begiratuta – eskandalu politikoa da” bukatu du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario