miércoles, 30 de abril de 2008

Henrike Knorr Goian Bego


Euskarak lagun bat galdu du, Goian Bego Henrike Knorr
Mila mila esker, euskararen alde egin duzun lanagatik
61 urte zituen eta gaixotasun batek jota hil da. Euskal Filologian doktorea eta EHUn katedraduna zen. 1977an Euskaltzaindian sartu zen, eta egun erakundeko Iker sailburua zen.

Henrike Knorr euskaltzain, filologo eta irakaslea hil egin da gaur, 61 urte zituela, gaixotasun larri batek jota, EiTBk jakin duenez.

Knorr Tarragonan (Katalunia) jaio zen, 1947an. Filologian doktorea eta katedraduna zen, eta euskaltzaina 1977tik. Gaur egun, Euskaltzaindiko Iker sailburua zen.

Henrike Knorr euskaldunon hizkuntza gehien ezagutzen zuen pertsonetakoa zen, eta onomastikan eta toponimoetan aditu zen.

Madrilgo Unibertsitatean lizentziatu zen 1981ean, Alfred N. Whitehead filosofoari buruzko lan batekin.

1987an doktoretza lortu zuen EHUn, Maurice Harrieten hiztegiari buruzko tesi batekin.

Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste Joannes Leizarraga (1996), Arabako euskarari buruz jakin behar dena (1998), Nombres vascos de persona: cuestiones historicas y de normalizacion (1998), Justo Garate euskalari (2002) eta Hitzaurrea (2001).

Halaber, kolaboratzailea izan da hainbat egunkaritan, El Correo-n, El Pais-en, ABC-n, La Vanguardia-n, Le Courrier Internacional-en eta El Diario de Noticias de Pamplona-n, kasu.

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com