viernes, 25 de abril de 2008

UDALEKUAK


Gaztetxoen Udalekuak‘08

GIPUZKOAKO GAZTETXOEN ELKARTEAk
Gure haurrentzat udalekuak antolatzen ditu udaran. Azken urte
haeutan Orioko ITXASPE baserrian ospatu ditugu baina autengoan
berrikuntzak dakatzagu.
Arabako Bastida herrian ospatuko ditugu. Beti bezala bi
Txanda:
1. Txanda: 7-11 urte, uztailak 4tik-13ra
2. Txanda: 12-14 urte, uztailak 14tik-23ra

San Asensio, Zudaire, Itxaspe…

eta aurten Bastida!

Konturatu gabe gainean dugu berriro ere udara eta urtero moduan,aurten ere

Gipuzkoako Gaztetxoen elkartetik udalekuak antolatu ditugu uztailerako.

Aurtengoan, aukeratutako lekua Arabar Errioxako Bastida herria izan da eta

bertako ikastola prestatuko dugu udalekuak ospatzeko.
Ikastolak aurtengo ikasturtean zabalduriko eraikuntza berria du eta herrigunean

dago kokaturik, futbol-zelai, frontoi eta igerilekuen ondoan.
Eraikuntzan bertan daude kokaturik jangela, dutxak, gimnasioa eta beste hainbat

zerbitzu ere.

Txandak: Adinen arabera banatutako bi txanda izango dira.

1. txanda: 7-11 urte bitartekoak Uztailaren 4tik 13ra

2. txanda: 12-14 urte bitartekoak Uztailaren 14tik 23ra

Prezioa: 180 euro.

Izen ematea:

Izen emate orria bete eta zuen herriko batzokira eraman edota GBBren

egoitzara bidali, Ion Gambraren izenean.

Hernani kalea, 15 / behea

20004 Donostia

Oharra:

Behin eskaera guztiak jasota, onartuak izan diren haur guztiei eskutitz

bana bidaliko zaie datuak eskatu, informazio zabalagoa eman eta ordainketa

egiteko zehaztasunak emanez.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 656 788 024 zenbakira.

Udara euskal giroan pasatzeko aukera ezin hobea

proposatu nahi dizuegu.

Zatoz!

1 comentario:

amatxo dijo...

Me gustaria que hubiese alguna informacion o fotos de nuestros hijos mientras estan en los udalekuak.

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com