Lokarri dio ayer a conocer los detalles de la consulta popular «por la paz y la normalización» que ha organizado para el día 9 de noviembre en Gernika. Los interesados podrán comenzar a votar a partir del 24 de octubre por correo postal o a través de voto electrónico en la web www.gernika2008.org.
Articulo en Castellano
Azaroaren 9an, Gernikan, hitzordua daukagu bakearen, elkarrizketaren, akordioaren eta kontsultaren alde
Kontsulta batean parte hartzeko eskubidea duguBakerako prozesua desblokeatzeko herri kontsulta bat deitzea aldarrikatzen ari da Lokarri, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sarea, 2007ko martxotik. Urte asko lanean aritu ondoren biolentzia buka dadin eta Giza Eskubideekiko, elkarrizketarekiko eta akordioarekiko errespetuaren alde, euskal gizartea nahikoa heldua da bere nahia demokratikoki, zuzenean eta bakean adierazteko.
Berriz ere bortizkeria, Giza Eskubideen urraketak, bazterkeria, ukapenak elkarrizketari, konfidantza ezak eta adostasunen suntsiketak pairatzen ari gara eta arazoen konponbidea oztopatu baino ez dute egiten. Gainera, euskal gizarteari galarazi egiten zaio herri kontsulta batean bere nahia adieraztea.
Kontsulta bat egitea eta parte hartzea oinarrizko eskubide demokratikoa da, legezkoa eta komenigarria bakearen, elkarrizketaren eta akordioaren alde aurrera egiteko eta horiek sustatzeko. Herri kontsulta baten deialdia aldarrikatzeko bidea hasi besterik ez da egin. Lanean eta ekimena bultzatzen jarraitu behar da herritarrek beren nahia adierazteko aukera izan dezaten konsulta batean.
Herri kontsulta bat egin behar dugu Gernikan
Bakearen eta normalizazioaren aldeko herri kontsulta batera deitzen du Lokarrik Gernikan, euskal gizartearentzat erreferentzia sinboliko handiko tokian. Beste edozein kontsulta bat bezala antolatuko da kontsulta hau, baina ofiziala izan gabe. Horregatik, hauteslekuak zabalduko dira, hautestontziak egongo dira, kanpaina botoak eskatuz, zenbaketa, etabar.
Herri horretako biztanleei zuzendua dago kontsulta, baina Gernikan bizi ez diren pertsona guztiek izango dute parte hartzeko aukera, ekimena antolatzen lagunduz edota boto elektronikoa emanez www.gernika2008.org web orrian.
Herri kontsultak gure arazo propioak konpontzeko tresna demokratiko bat direla erakusteko agerraldi praktiko bat izatea nahi dugu kontsulta hau, Europako beste toki batzuetan egin ohi duten bezala, normaltasunez gauzatzen baitituzte herri kontsultak. Gainera, uste dugu baliagarria izango dela bake eta normalizazio politikoaren prozesua desblokeatzea ahalbidetuko duten baldintzak finkatzen saiatzeko.
Gainera, mobilizatzeko aukera bat izatea nahi dugu eta erakutsi nahi dugu herri kontsultak herritar guztien eskubidea direla. Horregatik, honako helburua proposatu dugu: 300 boluntario mugiaraztea eta gutxienez Gernikako herritarren %50ek kontsultan parte hartzea.
Kontsultaren galdera
Komenigarria eta zilegi iruditzen zaizu herri kontsultak egitea bake prozesua bultzatzeko eta bazterkeriarik gabeko elkarbizitza demokratikorako akordio politiko bat exigitzeko?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario