viernes, 3 de septiembre de 2010

GIPUZKOAK BIZKAR EMANGO DIOLA PSOE-PP BIKOTEAK ABERTZALETASUNARI TOKIA KENTZEKO DUEN ESTRATEGIARI

CASTELLANO

Gipuzkoako diputatu nagusia aukera politiko guztiak sisteman sartzearen alde agertu da, salbuespenik gabe

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak esan du ezen Euskadin Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak darabilten estatu estrategia, abertzaleok erakundeetatik kanpo uzteko, «demokraziaren desitxuratze» bat dela, herria normalizatu nahi baitu benetako arazoei izkina eginez, eta errealitate askotariko eta konplexu bat bi alderdi horien Estatu ikuspegi mugatuaren barruan sartu nahirik. Gaineratu du formula hori zabaldu nahia ez dela onartua izango Euskadin, eta ziur agertu da gipuzkoarrek, beren etorkizuna eraikitzeko bidean, indar osoz baztertuko dutela aukera hori, «konponketak ez direlako inoiz bazterketa prozesuen ondorio izan».

«Kultura politiko berri bat: baloreak, erronka Gipuzkoarentzat”» EHUko udako ikastaroa zabaltzeko ekitaldian, Olanok esan du egungo une politikoan bi direla Euskadik dituen helburu nuklearraK, ETAren bortizkeriaren amaiera, ezker abertzalea sistema demokratikora ekarriz, eta erakunde sistema berreraikitzeko lan demokratiko bat garatzea, zeina hiru oinarritan eutsiko baita: gehitze demokratikoa, euskal gizartearen benetako eskaerari atxikitzea eta egungo erakunde sistemaren lana estrategia jakin batzuetara bideratzea, hartara etorkizunean gure arau egituran erabakitzeko eskubidea ager dadin.

Lan horretan, onartu du ikuspuntu bera duten guztien arteko lankidetza trinkoa behar dela eta hori «egia izango da baldin eta euskal gizarteak gogotsu eskatzen badu, etenik gabe eta herriaren jarrera aktibo eta demokratikoarekin». Zentzu honetan, azpimarratu du indarkeriak normaltasun politikoa bahitu ez ezik, bazterrera bidali dituela aukera guztiak sendotasun gehiagoz aztertzeko euskal gatazka politikoa: euskal herria badela onartu, eta erabakitzeko eskubideari behar lukeen tokia ematea legeen barruan.

Baloreak

Diputatu nagusiak, baloreei buruzko hitzetan, esan du, finantzen eremuan oinarrizko erreferentzia etikoak galdu izana dela egungo krisiaren are sakonagoaren eta luzeagoaren jatorria; «Zorionez, Gipuzkoan espekulazioaz gaindiko enpresa sare sendo bat gorde izan dugu, ongi egindako lanaz, ahaleginaz, jarraitasunaz, erantzukizunaz eta sustrai sozialez harro sentitzen dena. Enpresa sare horri laguntzeko konpromiso sendoa daukagu, epe luzean aberastasuna sortzeko gaitasuna duenez, eta epe laburreko irabazia lehenetsi dutenen aldean garaitasun moral argi bat erakusten duenez». Hemen, Gipuzkoa Sarean ekimena aipatu du, zeina lurraldeko aktore nagusiekin lankidetzan baitabil kapital soziala indartzeko aukerez baliatzen. Bide horretan, teknologia eta hirigintza edo lurralde plangintza era berritzaile batean erabili nahi da, unibertsitateekin, enpresekin eta elkarteekin batera, Gipuzkoako sare sozialak eta lehiakortasuna indartzeko.

Lidergo partekatua

Olanok esan duenez, «Gure lurraldearen lehiakortasunak eta gipuzkoar guztien ongizateak gobernantza sistema berri bat behar dute, herri erakundeek eta gizarteak etorkizuneko ikuspegi bat partekatu behar dute, eta ekintza multzo bat ere bai, ikuspegi hori gauzatzera iristeko», eta nabarmendu du Gobernantza sistema berriak Gipuzkoako eragile guztien arteko lankidetza bilatu behar duela, lehiaren ordez, esparru publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren bitartez herri erakundeen, enpresen eta gizarte osoaren ekintzak elkartzeko, helburu partekatu batzuk lortzeko. Izan ere, «Gipuzkoaren orainak eta geroak gobernantza sistema berri bat behar du, lidergo partekatuan oinarritua». Horren adibide bezala. Gipuzkoa Aurrera aliantza estrategikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen Herritarren Partaidetzari buruzko Foru Araua aipatu ditu.

Euskal abertzaletasun moderno eta bateratzaile baten alde

Markel Olanok, orobat, hausnarketa bat egin du politikari buruz duen ikuspegi pertsonalaz, “herriarekiko konpromisoa eta errealitatea aldatzeko eta proiektu partekatu bat gartzeko zerbitzua” den aldetik.

Euskal abertzaletasun moderno eta bateratzaile baten alde agertu da, izaera propioa gorde eta garatzen duena, betiere ingurune global baten barruan, «uko egin gabe ez oinarrizko printzipioei, ez proiektu politiko horiek legitimoki gauzatzeko eskubideari».

Gipuzkoa gizarte konplexua, irekia eta plurala dela esan du, eta gehitu du politika komunitateak emandako konfiantzazko botoari erantzutea dela: «ezin diegu akatsik egin. Botoa guri eman zigutenei, botoa besteri eman ziotenei, eta botoa ematerik edo emateko gogorik izan ez zutenei».

Amaitzeko, berriro aipatu ditu, ekintza politikoaren oinarrizko printzipio diren aldetik, austeritatea, gardentasuna eta ustelkeriaren aurrean zero tolerantzia, eta esan du: «Lidergo partekatuak eta irekiak behar ditugu, gizarteari argi eman eta bidea erakusteko gaitasuna dutenak».

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com