jueves, 17 de febrero de 2011

Manifestazio deialdia “Bakerantz-Legalizazioa”. Otsailak 19, larunbata, 17.30ean, Bilbon



2011-02-14 Deialdiaren testua:

“Bakerako zubiak-Puentes hacia la paz”

Euskal gizarteak inoiz ez du Bakea hain gertu antzeman. Hau ontzat emanez hasi beharra dago.

Aurretik honelako beste hainbat itxaropen zapuztu izanak eszeptizismo ulergarria sortzen du, bai, baina hala ere ausartu egingo gara esatera oraingoa beste modu batean ikusten dela.

Bakearen gertutasuna diogunean, ETAren bortizkeriaren amaieraz ari gara, bai eta euskal herritarrek jasan dezaketen Giza Eskubideen, Eskubide Zibil eta Politikoen, urraketa-egoera gainditzeaz ere.

ETAren bortizkeriari amaiera ematea ekarpen oinarrizko eta saihestezina da Bake eta Demokrazia eszenatokia lortzeko. Bere azken agirian ez du amaiera hori iragartzen. Horregatik da askieza gizarteak egiten dion eskariaren aurrean. Hala ere, uste dugu itxaropenari leiho bat irekitzen diola, zein testuingurutan azaltzen den kontuan hartuta.

Gaur egun legez kanpo dagoen eremu politikoak egiten duen gogoeta eta hartzen ari den jarrera publikoa lehen mailako aldaketa dira euskal eszenatoki politikoan. Ez dago hau ezkutatzerik ez eta honen garrantzia ukatzerik ere. Aldiz, babestu egin behar da eta garatzeko beta ireki, guztiokin batera Bakearen alde ekarpena egiteko aukera izan dezan. Beste hitz batzuetan esanda, LEGEZTATU beharra dago, arestian aipatutako helburuaren atal banaezina delako. Eremu horren interesaren gainetik, euskal gizarte osoarena, maiuskulaz idatzitako DEMOKRAZIArena, dago jokoan.

Bakea lortzeko, bestalde, zubia behar dugu, zubian zehar oinez haren bazterrera behin-betikoz iritsi ahal izateko. Zubiak, era berean, zutoin sendoak behar ditu eta hauen gainean eraiki behar da atal bakoitza, bukaerara iritsi arte, une bakoitza, aukera bakoitza, pasarte bakoitza aprobetxatuta.

Jarrera aktiboa, tinkoa, irmoa hartu beharra dago, eta adierazpen honen oihartzuna zabaldu, dagokion lekuraino iritsi dadin. Bakea eta Demokrazia denon ondare dira. Horiek lortu eta finkatzeko konpromisoa ere denoi dagokigu. Horregatik dei egiten diegu herritar guztiei MANIFESTAZIO IXILEAN joan gaitezen, Bilbon, otsailaren 19an, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Aita Donostia Plazatik hasita, goiburu honen atzean: BAKERANTZ, LEGALIZAZIOA.

Euskal gizarteak ITXAROPENERAKO eskubidea dauka. Honekiko konpromisoak ekarri gaitu gaur hemen ekimen honen berri ematera.

Bilbon, 2011ko otsailaren 12an

Deitzaileak:

Joxe Arregi
Cesar Arrondo
Txaro Arteaga
Xabier Arzallus
Kontxita Beitia
Joxerramon Bengoetxea
Jose Ramon Castaños
Xabier Goirigolzarri
Perico Ibarra
Anjekes Iztueta
Antton Lafont
Kepa Landa
Xabier Oleaga
Martxelo Otamendi
Iñaki Perurena
Maixux Rekalde
Mitxel Sarasketa
Paul Rios
Jesus Uzkudun
Peio Zabala
Iñaki Zarraoa

Ezagutzera eman

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com