jueves, 15 de diciembre de 2011

EAJ-PNV-K AZALDU DUENEZ, BATZAR NAGUSIEI DAGOKIE AZTERTZEA ALDUNDIAK HONDAKINEN FORU ARAUARI AURKEZTEN DIZKION ALDAKETAK.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile, Markel Olanok gogoratu duenez, Bilduren bermea dugu eta, ondorioz, egungo plangintza oztopatzeko erabakirik ez dute hartuko

Markel Olanok agerraldia egin du kazetariek eskatuta, eta honakoa azaldu du: “Bildurekin lortutako konpromisoak hondakinen plangintzari eragiten dio; izan ere, Batzar Nagusien eskumena da eta, ondorioz, ganberari dagokio aztertzea aldundiak hondakinen foru arauari aurkezten dizkion aldaketak”. Olanok zehaztu duenez, “erakundeak antolatzeko 2005ean foru araua onartu zen eta, hain zuzen, foru arau horrek ezartzen du bakoitzaren eskumena zein den”. Ildo beretik, jeltzaleen eledunak segidakoa esan du: “Arau horren arabera, aldundiari dagokio plangintza aurrera eramatea, ez-ohiko sektore-plangintzetan izan ezik, besteak beste, Gipuzkoako Hondakinen Plangintza; hau da, kasu hauetan Batzar Nagusiek erabakiko dute”.

Era berean, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak azaldu duenez, “2008an, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plangintza Orokorrarekin horrela egin zen; hots, Batzar Nagusiek erabakia hartu zuten eta Foru Araua onartu zuten”. Honenbestez, Markel Olanoren iritziz, “hori da jarraitu beharreko bidea. Aldundiak Hondakinen Plangintzaren Foru Arauari zuzenketak aurkeztuz gero, Batzar Nagusiek erabakiko dute onartu ala ez”.

Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: “Sei hilabeteko epea dugu behin betiko erabakia hartzeko. Hala ere, Bilduren bermea dugu eta, ondorioz, egungo plangintza oztopatzeko erabakirik ez dute hartuko”

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com