miércoles, 6 de febrero de 2008

Erabakiak hartzeko garaia iritsi zaigu.

· Bake eszenatokia eraikitzera eramango gaituzten ekimenak bultzatzeko konpromisoa hartua dugunok.
· Elkarbizitza eta politika arazoei heltzeko, demokratikoak diren elkarrizketa eta akordioaren bideak erabiltzeko konpromisoa hartua dugunok.
· Euskal hiritargoaren gehiengoak erabakitzen duena errespetatu eta errespetarazteko konpromisoa hartua dugunok.

Politikoki eta euskal gizarteari begira urte garrantzitsu batean sartuak gaude.

Lehendakariak, Eusko Legebiltzarrean azaldutako ibilbide orria ezagutzen dugu. Egungo oztopoak eta etorkizunean azalduko direnak bistan daude. Beraz, martxan jartzeko garaia iritsi da.

Azaldu berria da komunikabideetan ERABAKI plataforma, euskal hiritar ezagunez osaturiko plataforma. Gutun honen bidez, ERABAKI manifestuak jasotzen dituen oinarri eta helburuekin bat egiten dugula adierazi nahi dizugu.

Datorren otsailaren 10ean eguerdiko 12etan izango da aurkezpen publikoaren ekitaldia, Donostiako Kursaalean. Bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatzeaz gain, erabaki.nireblog.com orrian zure eta zure ingurukoen adostasuna azaldu dezakezu, horrela erabakiko bazenu.

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com