sábado, 24 de mayo de 2008
Aralarrek gobernatzen duen Donostiako Udalean, ESPAÑOLA
Nazio bat garelako GEUREA IKURRINA!
Donostiako Udalean Espainiar Bandera aspaldi abiatu zen Euskal Herria eta euskal nortasunaren aurkako kruzada. Apirilaren 4tik espainiar auzitegi batek aginduta eta Azkuna jaunak men eginda, zintzilik dago espainiar bandera Bilboko Udaletxean. Pasa den igandetik, maiatzaren 19tik eta inongo agindu judizialen aitzakiarik gabe, Donostiako Udalean iraunkorki ikus dezakegu espainiarren botere ikurra. Gainera oraingoan, Donostiako Udal gobernua osatzen duten PSOE, Aralar eta EB alderdiek, ez dute auzitegien aitzakiarik ere behar izan. Donostiako Udalean espainiar bandera jartzeak samina eta haserrea besterik ez digu sortzen Euskaldunoi. Euskaldunon hitza eta erabakia gatibu izateaz gain, gaur egun euskal nortasuna ukatua eta zapaldua da, gure herrian bertan ez da gure izatea errespetatzen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario