Hitzlaria Teodoro, eskubita Javier de Gortazar;Beñarán Kapitaina eta Pedro Ordoqui besteak beste
Teodoro Hernandorena,Euzko Alderdi Jeltzaleko mitin batean hitzlari
Teodoro Hernandorena, Xabier Lasa Andoaindarrak idatzitako Liburua, Larramendi Kultur Bazkunaren laguntzaren bidez
«Nahi izan dugu erakutsi Teodoro Hernandorena oso gizon garrantzitsua izan zela euskalgintzan eta aberrigintzan, eta ez bakarrik Iparraldeko bertsolarien deskubritzaile moduan. EAJren proselitista handia izan zen Errepublika garaian, euskarazko irratsaioak bultzatu zituen, Galeuzcaren sortzaileetakoa izan zen, euskal diasporako lehenengo harremanak ere berak hasi zituen», adierazi zuen atzo Manuel LarramendiBazkuneko Jon Unanuek, Teodoro Hernandorenaren biografia aurkeztean.
Teodoro Hernandorena (Zizurkil, 1898 - Hondarribia, 1994) arlo asko landutako gizona izan zen, gehienbat 1930.eko
Hernandorena izan zen Aitzol bertsolaritzara erakarri zuena. «Aitzol konbentzitu zuen, nik uste, bertso-guduak antolatzeko. Aitzolek, hasieran, Finlandiako eredua zuen gogoan euskararen normalkuntzarako, hau da, eredu kultua, poesian-eta oinarritua. Teodorok esan zion Aitzoli hobe zela bertsolariak plazara eramatea, sagardotegietatik aterata, eta halaxe jarri zen martxan gerra aurreko bertso-mugimendu hura. Eta gero, Iparraldeko erbestean zegoela, Teodoro joan ohi zen herriz herri, inguruan bertsolaririk ba ote zen galdezka. Bera izan zen Xalbadorren deskubritzailea».
Propagandista handia izan zen eta zinema ere baliatu nahi izan zuen propagandarako, horretan aitzindari garbi-garbia izan zelarik. Bere poltsikotik dirua jarrita –5.000 pezeta– Kataluniatik teknikari batzuk ekarri eta Euzkadi filma koordinatu zuen. 1933an estreinatu zen, eta gerra zibil garaian betiko galdu. Uste izan da kopia orijinala EAJren Donostiako egoi-tzan zegoela eta frankistek erre egin zutela han sartzean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario